Familia tailerretan kartelak egiten

2019/10/23
Museoaren 30 urteurrena komunikatzeko, pasa den urriaren 19ko familia tailerreko artistek, kartel zoragarriak egin zituzten Zumalakarregi Museoan

2019an Zumalakarregi Museoak 30 urte bete ditu. Familia tailerreko partaideen laguntzaz, kartelak egin genituen pasa den urriaren 19an. 

 ZM_Familia tailerra_2019.10.19_Iris margotzen

Kartela egiterako garaian, honek bete behar dituen komunikazio helburuak ezagutu genituen. Geruza ezberdinak, koloreak, tipografiak, materialak,...

ZM_Familia tailerra_2019.10.19_Lan taldea

Bertan izandako artistek lan bikainak egin zituzten. Bakoitzak berarentzat museoak duen esanahia ere plasmatzen saiatuz.

ZM_Familia tailerra_2019.10.19_Kartela

Museoko hezkuntza departamentuaren helburua, Museoko familiak, ospakizunaren partaide izatea ere bada. Horregatik datorren azaroaren 16ko tailerrean ere Museoaren 30 urteurrena izango dugu berriz ere Museoko Familia tailerren gaia. 

 

  Familia tailerretan kartelak egiten

Zumalakarregiko Familia tailerrean eginiko kartela