Gastro azokaren alderdi bat

2022/06/22
Ormaiztegiko VI. Kultura arteko gastro azokan jasotako dirua Kellesensa GKEri entregatu zaio.

Ormaiztegiko udalak, Zumalakarregi Museoaren laguntzarekin antolatutako IV. kultura arteko gastro azoka ospatu zen joan den igandean, ekainak 12an. Bertan zortzi herrialdeetako 22 janari dastatzeko aukera izan zen.  

Igandeko bilkuraren ikuspegia.

Aurten, aurreko urteetan ez bezala,  dastatutako plater bakoitzeko € bat eskatu da, aurrez, bildutakoa Kellesensa Gobernuz kanpoko Erakundearentzat izango zela adieraziz.

 Diru ematea

Argazkian, ezker eskuin, Jone Usabiaga zinegotzia, Lurdes Azpiazu Zumalakarregi Museoko koordinatzailea, Sebas Gartziarena Kellesensa GKEren arduraduna bildutako dirua jasotzen,  Jon Enrique Ormaiztegiko alkatea, eta Juan Lobato zinegotzia.