Geologiaz beteriko astea

2025/10/30
"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" erakusketaren programazioarekin jarraitzen dugu Zumalakarregi museoan. Oraingoan, Koen Van den Driessche geologoaren eskutik

Ohi den bezala, Zumalakarregi museoak egitarau berezia antolatzen du aldi baterako erakusketa bakoitzarekin.

"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" erakusketa ireki zenetik, hainbat jarduera ospatu ditugu: udan bisita gidatuak Mikel Alberdi komisarioarekin, irailen “XIX. mendeko Gipuzkoa osatzen” familiei zuzendutako tailerra eta urrian, berriz, lurraldearen geologia izan dugu protagonista. Horretarako Koen Van Driessche geologoa gonbidatu dugu.

Koen

Koen Van Driessche geologoa Zumalakarregi museoan

Urriaren 23an, Koenek "Gipuzkoako mapa geologikorantz joanez / Caminando hacia el mapa geológico de Gipuzkoa" hitzaldia eskaini zuen museoan bertan. 

Hitzaldian

Hitzaldian Koenek luperak gordetzen dituen sekretuak desfrizatzen irakatsi zuen.

Mapa geologiko batek milioika urteko historia kolore, lerro eta sinbolo bihurtzen du, harriak, gertaerak, adinak eta deformazioak agerian utziz. Baina mapa horiek ere badute beren historia: beren asmakuntza eta garapenarena. Hitzaldi honetan bere historia aztertu genuen Gipuzkoako mapa geologikora iritsi arte.

Gipuzkoa

Urriaren 26an berriz, "Gure paisaiak Gabiriatik ikusita eta interpretatuta / Nuestros paisajes vistos e interpretados desde Gabiria” txango geologikoa dinamizatu zuen Koenek. 

txangoanTxangoa

Goierriko eta Urola Garaiko paisaiek antzinako itsaso tropikalen, arrezifeen eta urpeko sumendien memoria gordetzen dute mendi eta haranetan.

museoan

Txango honetan mapa geologikoa bertatik bertara "irakurtzen" ikasi genuen, higadurak, harkaitzek eta haien deformazioek gaur ikusten dugunari forma nola eman dioten ezagutuz.

Gabirin

Gabirira iritsi ginean, Koenek ariketa bat proposatu zien partaideei txangoan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko. 

ariketa

Jarraian, Koenek duen web orria uzten dizuegu bere lana ezagutu dezazuen!