Giro ezinhobea Museoaren 25urreneko festan

XIX. mendea ezagutzeko erreferentzi zentro honen urteurrena dela eta, uztailaren 20an festa eguna izan genuen.

Vídeos del día de la fiesta aniversario (de la mano de Goierriko Hitza):

 
 

 

 
 

 Vídeos de la fiesta aniversario ( de la mano de Goierri Irrati Telebista, GITB):

 
 

 

 

 

 

Ospakizun eguna TXALAPARTA SOINUArekin hasi zen. 

ZM Festa 25 urte_txalaparte

 

Ondoren Museoan 25 urte hauetan lan egin duten pertsonei omenaldi hunkigarria egin zitzaien, lora eta aurreskua barne. 

ZM Festa 25 urte_omenaldia0 

Arrazoi desberdinak zirela eta ez zuten guztiek bertan egoterik izan, baina guk guzti guztiak gogoan izan genituen. 

ZM Festa 25urte omenaldia1

Zumalakarregi Museoan 25 urtez lanean diharduten Mikel Alberdi eta Lurdes Azpiazuri txapela banatu genien. 

 ZM Festa 25 urte omenaldia2 

   ZM Urteurren festa_omenaldia 4

 

Ekitaldia amaituta, helduak Museoan 80ko hamarkadan egindako obrak abiapuntu hartuz, gaur egun arte izan duen museografiaren bilakaera ezagutzeko BISITA GIDATU BEREZIA egiten ari ziren bitartean, umeak “Ormaiztegi, mila eta bat aurpegi” PAISAIA BIZIDUNA tailerra egin zuten eliz atarian material birziklatuak erabiliz, etorkizuneko Ormaiztegi irudikatuz. Bukatzerakoan, egindako lanak ikusgai egon ziren Museoaren aurrean. 

 ZM Festa 25 urte_bisita gidatua

ZM Festa 25urte_tailerra

 

Goizean zehar, Jose Mari Tuduri zuzendaritzapean, Tolosako Andia Kultur elkarteko kideak eta Andoaingo Manuel Larramendi Kultur bazkuneko kideak, Gipuzkoako lehenengo batailoiaren ERREKREAZIO HISTORIKOA gauzatu zuten, non garaiko musika eta fusilen tiroak uztartu ziren herriko kaleetan zehar. Eguerdi aldera, giro bikaina ipini zuten Ormaiztegiko trikitilari gazteek TRIKI-POTEO HERRIKOIAn.  

ZM Festa 25urte_errekreazioa

 

Ondoren, ehun bat lagunek HERRI BAZKARIA egin zuten tarteka garaiko abestiak abestuz. 

ZM Festa 25urte_herribazkaria

ZM Festa_25urte_herribazkaria1

ZM Festa 25urte_tarta2

IrinaTartanova-k egindako tarta

ZM Festa 25urte_tarta3

 

Festari amaiera emateko KORRONTZI TRADITION 2.1 IKUSKIZUN apartaz gozatzeko aukera izan zuten eta nahi  izan zuenak parte hartu zuen dantza eginez. 

ZM Festa 25urte_Korrontzi

ZM Festa_25urte_korrontzi2

ZM Festa 25urte korrontzi4

 

Bukatzeko, eskerrak eman jarduera hau aurrera eraman ahal izateko laguntza eman duten guztiei: Ormaiztegiko Udala, Irizar elkarte kooperatiboa, Orkli elkarte kooperatiboa; Beñat Iturrioz, herriko txalapartariak, herriko txikitilariak, Gabiriko Goruntz dantza taldea, Jose Mari Tuduri, Tolosako Andia kultur taldea, Andoaingo Manuel Larramendi kultur bazkuna, Angel Elorza argazkilaria eta Korrontzi musika taldeari. Guztioi Mila esker. 

ZM Festa 25urte _Korrontzi3

 

Festa eguneko argazkiak (Angel Elorza argazkilariaren eskutik): 

https://www.flickr.com/photos/museo_zumalakarregi_museoa/sets/72157645865869662/


Urteurren festako bideoak ( Goierriko Hitzaren eskutik): 

 
 

 

 
 

Urteurren festako bideoak ( Goierri Telebistaren eskutik, GITB):