Iraganeko detektibeak: Gure artxiboa sortzen
Otsailetik ekainera "Scénario. Zorraren Z" erakusketa izan dugu ikusgai Zumalakarregi museoan, gure "Artxibo praktikak" proiektuko lehe emaitza izanik.
Pedro G Romero artista bere "Scénario. Zorraren Z" erakusketa inauguratzen pasa den otsailaren 21ean
Hilabete hauetan, hainbat jarduera antolatu ditugu erakusketaren gaiari eutsiz, horietako batzuk museoko Hezkuntza proiektuaren barruan.
Martxoan, "Emakumeak Scénarion" Familia tailerra ospatu genuen. Tailerren museoko aldi baterako erakusketa berrian emakumeak nola irudikatzen diren aztertu zituzten fitxa didaktiko bat erabiliz eta erakusketan bisita berezi bat eginez.
Haurrak emakumeak bilatzen erakusketako paneletan
Apirilen, "Karlistak Scénarion" haurrentzako tailerra ospatu genuen museoko Pazko asteko eskaintza osatuz. Tailerren karlistak sakonago ezagutu genituen museoan zehar bisita berezia eginez, gero aldi baterako erakusketan bilatzeko.
Haurrak karlistak bilatzen erakusketako bitrinetan
Maiatzan, berriz, ikasturteari amaiera eman genion erakusketaren honen sustraiak ezagutzen: Artxiboa.
Haurrak Zumalakarregi museoko artxiboan
Pedro G Romerok museoko artxiboan egin zuen ikerketari buruz hitz egin genuen eta erakusketan zehar ikusgai zeuden paneletako irudiak eta dokumentuak ikertu genituen.
Amaitzeko jasotako material guztia bildu genuen gure artxiboa sortuz.
Irailean Familia tailer gehiagorekin bueltatuko gara!