ZM Irratia martxan

2012/06/07 erreportaiak
Gure webgunean sail berri bat martxan jartzen dugu. "Museoaren ahotsak" izenburupean gure lankide eta lagunekin egindako elkarrizketak eta XIX. mendeko gai eta pertsonai desberdinei eskeinitako saioak entzun ahal izango dituzu.

Zumalakarregi Museoak erabiltzaileengana hurbiltze arren aspalditik zaindu du webgunea. Oraingo honetan sail berria zabaltzen dugu: ZM Irratia.

Gure asmoa bertan XIX. mendeko gaiak beste modu batean jorratzea da. Irudiak edo testuak erabili beharrean, zuzenean hitzak erabiliko ditugu. Pertsonai desberdinen biografiak, gertakizun deigarrien narrazioak, garaiko testuen irakurketak...

Guzti hauez gain, Museoaren 23 urteetako ibilbidean lankide eta lagun izan ditugun pertsonekin prestatuko ditugun elkarrizketak gehitu nahi ditugu. "Museoaren ahotsak" atalean, gure lagunek Museoarekin izan duten harremana eta orokorrean Euskal Herriko XIX. mendeko historiari lotzen dituzten esperientziak jasotzen saiatuko gara.

ZM irratiari hasiera emateko, museoaren lagunen artean historiaren inguruan ekintza desberdinen sustatzaile nekaezina dugun Jose Mari Tuduri hautatu dugu. Bere hitz jario interesgarriaz disfrutatu ZM Irratian

Jose Mari Tuduri

Jose Mari Tuduri tolosarra bidai batean bere zaletasunak erakusten.

 

Ekimen berri honek gure webgunea biziki aberastea espero du.