Italiarrak Lehenengo Karlistadan

2017/11/24
Argitara berri dugu Museoaren kolaboratzailea den Román Garridoren ikerketa lan berri bat. “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” izenburupean, orain arte oso gutxi tratatua izan den gaia ekarri du gurera, karlisten aurka borrokatu zuten hainbat gudari italiarrei buruzkoa.

Aurrez ezagutzen dugu Garridoren lana gurean, hain zuzen Lehenengo Karlistadan atzerritarren partaidetza aztertzen zuen ikerlana jaso baigenuen Azterketak sailean: “Ensayo sobre la Legion Británica”.

Britainiarrak Altzan

Richard Hornbrook. "View of Alsa from San Sebastian Road ". GFA. Irudiaren iturria.

Oraingoan gai honi beste ikuspegi batetik heldu dio, alegia ikerlana Frantziar Atzerritar Legioan ibilitako italiarrei buruzkoa izan da.

Lehenengo Karlistadan Isabel II.aren jarraitzaileak garaiko potentzia liberalen laguntza jaso zuten, Aliantza Laukoitza izenez ezagututako hitzarmena sinatu zutenena, alegia, Erresuma Batua, Frantzia, Portugal eta Espainia.

Aliantza Laukoitza

Luis Carlos de LEGRAND."Cuádruple Alianza celebrada el 22 de abril de 1834". Museo del Romanticismo. Madrid.

Goian Isabel II, Mª Cristina Borboikoa, Braganzako Mª eta behean Guillermo IV, Orleansgo Luis Felipe eta Braganzako Pedro.

Frantziako erregeak garaian ongien trebatuak zituen tropak bidali zituen Algeriako konkistan zebilen Atzerritar Legioko partaideak hain zuzen.

Algeria

Horace VERNET. “Combat de la Sickak (6 juillet 1836)”. ZM.

Hauen artean Italiar talde haundia aurkitzen zen eta hauen ibilbidea aztertu du Garridok bere “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” lanean.

Italiako giro politikoa aztertu genuen, Boloniako Museo Civico del Risorgimentorekin elkar lanean, Pietro Bubani botanikoari buruz antolatu genuen erakusketan, oraingoan, berriz, Euskal Herrira karlisten aurka borrokatzera etorritako herrikideen gora beherak ezagutu nahi dituenak eskura du aukera.

Gure eskerrik beroenak Román Garridori bere ikerketa lanak Zumalakarregi Museoaren "Azterketak" sailean aurkezteagatik.

Italiarrak Lehenengo Karlistadan

Frantziar Legio Atzerritarra erasoan