Jean Jacottet ilustratzailearen grabatu bat

2021/06/23
"Urgullen magalean" aldi baterako erakusketaren pieza berri batekin gatoz. Bidaiarien grabatuekin jarraituz gaurkoan Jean Louis François JACOTTET suitzarraren "St. Sebastien: prise de la route d'Hernani" litografia dakarkigu.

Irudigile honek Donostia lehen karlistaldi aurretik ezagutu zuen eta garaiko giroa ederki jaso zuen. Jacottet. St. Sebastien. Vue prise de la route d'Hernani

Jean JACOTTET. ""St. Sebastien: prise de la route d'Hernani". 1835. San Telmo Museoa.

Irudi eder honetan lehen planoak garrantzi haundia du, Hernaniko bidea jendez eta animaliez beteta baitago. Figura hauek beste egile bat dute Adolphe BAYOT, izan ere, estanpak egiterakoan askotan egile nagusiak paisaia irudikatzen zuen bitartean figurak beste marrazkilari batek osatzen zituen. Bayot litografo bezala ere ezaguna da, baina gurean Genaro Perez de Villaamil ilustratzailearen España artística y monumental lanean ere figuren egile izateagatik eta, bereziki, Tomas Zumalakarregiren olio-erretratuaren egile ere izan zelako. Gainera, Agosti Xahok Parisen 1836.ean argitaratutako Voyage en Navarre pendant l´insurrection des Basques (1830-1835) liburuko irudien egilea ere izan zen.

 Villaamil. Irun

Genaro Perez de Villa Amil. “Nuestra Señora del Juncal en Yrun”. Figurak Adolphe Bayot. KMK. Iturria.

 

Jacottet ilustratzaileak garaian modan zegoen Piriniotarako bidaian jaso zituen irudiak, bi argitalpen nagusietan jasotakoak:  Souvenirs des Pyrénées ou Choix des sites les plus pittoresques des etablissements thermaux et des environs eta Souvenirs des Pyrénées : nouvelle excursion. Biak Parisen 1835.ean argitaratuak, bakoitza 50 litografiaz osatua zegoen.

 Jacottet Luz

 J. JACOTTET. "Luz, route de Barreges". Koldo Mitxelena Kulturunea.

 Argitalpen hauen helburu nagusia Pirinioak baziren ere Euskal Herriko hainbat irudi egin zituen Jacottetek. Besteak beste Baiona eta Donibaneko hauek.

 Jacottet. Chateaux vieux Bayonne

J. Jacottet."Vue du château vieux : a Bayonne". Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria.

 Jacottet Sokoa

J. Jacottet."Vue de St. Jean de Luz : prise du fort de Socoa", Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria.

Muga gurutzatu eta beste litografia zoragarri hauek eskaini zizkigun.

 Jacottet Behobia

J. Jacottet."Pont d'Irun sur la Bidassoa : a Behobie". Euskal Itsas Museoa. Iturria.

Gure bilduman ere baditugu batzuk.

 Jacottet Irun

J. Jacottet. "Irun". ZM. Iturria.

 Jacottet Passages

 J. Jacottet."Vue du Pasages". ZM. Iturria.

Berriro ere “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketa ikustera etor zaitezten animatzen zaituztegu.

 

Jean Jacottet ilustratzailearen grabatu bat

J. JACOTTET. "St. Sebastien" KMK.