Josep Lluis Pellicer Fenyé, prentsa korresponsala Bigarren Karlistadan

2011/11/24 karikaturak
Josep Lluis Pellicer kazetari kataluniarrari buruzko ikerlan bat gure "Azterketak" sailean argitaratzeko aukera eskaintzen digu Jordi Artigas historigialeak. Pellicer irudigile bikaina izan zenez ikus ditzagun bere zenbait lan gurean.

Josep Lluis Pellicer Bartzelonan 1842.ean jaio zen margolari, irudigilea eta kultur eragilea izan zen. Guretzat bereziki interesgarria da Bigarren Karlistadan "La Ilustración Española y Americana" aldizkariarentzat egindako lana.

 

autoerretratua

Pellicer gerra korrespontsal modura erretratatua. Iturria

 

Bigarren Karlistada Europa osoko prentsak gertutik jarraitu zuen. Aldizkari askok berriemaile bereziak bidali zituzten gatazka bertatik bertara jarraitzera. Hauen artean ohikoa zen gertakizunen kontakizuna hitzez eta irudiz jasotzea, alegia, idazle izateaz gain irudigileak ere baziren.

 

korrespontsalak

Kazetariak frontean. Iturria

 

Gerra bertatik jarraitzeak freskotasun berezia eskaintzen die Pellicerren lanei. Soldaduen inguruan ibiltzeak bere inpresioak benetakoagoak bihurtzen ditu, are gehiago bere irudien errealismoak eta zehaztasunak lagunduta.

 

ekaitza

Ekaitza kanpamentuan. Iturria

 

Gatazkaz kanpo Euskal Herriko ikuspegi desberdinak ere eskaintzen dizkigu Pellicerren lanak. Besteak beste, euskal gizartearen eredu desberdinak biltzen dituen prentsa irakurketaren irudi bikain hau.

 

irakurketa

Azken berriak entzuten Elorrion. Iturria

 

Beste alor batzuek ere jorratu zituen Pellicerrek kulturgintzaren barruan, margolaritza, diseinua, aldizkari desberdinen bultzatzea eta baita karikaturagintza ere. Hona hemen Don Carlosi buruzko bere ikuspegi umortsua.

 

pellicer karikatura

Orokieta ondoren. Iturria

 

 Bestalde jakin berri dugu Pelliceren iloba, Joan Pellicer Montseny ere prentsako irudigilea izan zena. Gure bilduman "El Estandarte Real" aldizkari karlistan aurkitu ditugu bere lanak.

 

Lizarran dantzan

Joan Pellicerren irudia. Iturria

Laister izango dugu aukera gure Artxibo digitalaren "Azterketak" sailean Pellicerren berri zabalagoa jasotzeko, Jordi Artigas historiagile Kataluinarraren "Josep Lluís Pellicer (1842-1901), corresponsal de guerra, antecessor dels reporters fotogràfics actuals" artikuluaren bitartez.