Joxe Mari Iparragirreren kafetegia zabaltzearen iragarkia.
Iparragirrek 1858.ean hartu zuen Ameriketarako bidea, bere andregai Anjela Kerexetarekin batera. Argentinan musikari bezala bizitzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Anjelarekin ezkondu eta Uruguaira jo zuen, bere lehengusu Domingo Ordoñanak eskeinitako artalde bat zaintzera. Handik hiru urteetara artzaintza utzi eta Montevideora jo zuten.
Juan Manuel Besnes. "Vista de oeste de la ciudad de M.teVo...” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.
Han Martin Diaz nafarrak dirua utzi zion kafetegi bat irekitzeko eta hau da La prensa oriental egunkarian 1861.go abuztuan agertu zen iragarkia:
Ondoren gertatukoa bere alarguna zen Anjela Kerexetak kontatu zion Francisco Grandmontagne kazetariari Buenos Airesen La Vasconia aldizkariko bulegoan 1897an:
“Etxe bat alokatu genuen negozioa kokatzeko eta Joxe Marik egin zuen lehenengo gauza paretetan, kanpoan eta barruan, Gernikako haritza margotzea agintzea izan zen. Tabernaren aurrekaldean “Café del Gernicaco arbola” jarri zuen.”
Anjela Kerexeta.
Kazetariak jende asko joaten al zen galdetu zion eta Anjelak baietz.
“ - Orduan negozio haundia egingo zenuten?
- Ixilik hago, alajainkoa! Zuk badakizu nolakoa zen hildakoa. Ai ene! Kafetegira zortzi edo hamar bezero etortzen ziren eta Joxe Mari kopa bat hartzera gonbidatzen zuten. Berak, ordainetan, denak gonbidatzen zituen. Tabernaria nolakoa zen zabaldu zen eta… nola ez zen ba egongo jendea kafetegian! Han ordaindu nahi zuenak besterik ez zuen ordaintzen eta, nahita ere ez zuten ordaintzen Joxe Marik kobratu nahi ez zielako. Pentsa ezazu jauna nola ibiliko zen guzti hura! Ni sutan jartzen nintzen: baina, zer!, ez zidan kasurik egiten. Taberna gau osoz parranda bat zen; bezero guztiekin kantari eta inori kobratu gabe. Denek ikasi zuten “Gernikako”, “Hiru damatxo”, “Gitarra zartxo bat” eta zortziko guztiak kantatzen. Noski! Don Martini dirua urtu genion eta kafetegia itxi genuen…, bueno…, itxi arazi ziguten, izan ere, Joxe Marigatik balitz, munduaren bukaera arte zabalik egongo zen.”
Auguste EARLE. “Aduana de Montevideo.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.
Gure eskerrik beroena Alberto Irigoyen historialari eusko uruguaiarrari bitxikeri honen berri emateagatik.