Krimeako gerra

2014/03/13 argazkiak
Krimea denon ahotan dugun honetan, XIX. mende erdian bertan gertatutako gatazka dakarkigu gurera. Euskaldunek ere ezagutu zuten gertakari odoltsu hura.

Krimeako lurraldea XIX. mendean egin zen ezaguna Errusiako inperioa eta Otomandar inperioaren arteko gatazkaren gune nagusia bihurtu zenean. 1853tik 1856era luzatu zen gerran otomandarrak Europako zenbait potentzien laguntza jaso zuten, besteak beste, Frantzia eta Erresuma Batua. 

Britainiarrak Krimean

"Les Anglais en Crimée: Rifleman, highlander (Ecossais), Hussard, etc". Musée des Familles. ZM.

 

Azken hauen artean gurean ezaguna dugun George de Lacy Evans irlandarra aurkitzen dugu. Eta protagonismo haundiarekin gainera. Izan ere Krimeakoa argazkilaritzak jasotako lehenengo gerra izan zen eta bertan jasotako argazkien artean aurkitzen dugu Roger Fenton britainiarrak gure ezagunari egindakoa.

 

Evans Krimea

FENTON, Roger.  "Lieutenant General Sir De Lacy Evans, G.C.B., M.P.". Irudiaren iturria.

 

Argazkilaritzaren hastapenetan zeudenez irudi estatikoak soilik jaso zitzaketen, baina gerra honi buruzko testigantza paregabea utzi zigun Roger Fenton ingelesak.

 

Roger Fenton

Argazkilaria bere lanerako gurdiarekin. Irudiaren iturria.

 

Ofizial britainiarrak

FENTON, Roger. " Lieutenant General Sir George Brown G.C.B. & officers of his staff Major Hallewell, Colonel Brownrigg, orderly, Colonel Airey, Captain Pearson, Captain Markham, Captain Ponsonby". Iturria.

 

Kanoiak Krimean

FENTON, Roger. "Kamara Heights in the distance, artillery waggons in the foreground". Iturria.

 

 Gerrak eztanda egiteko aitzakiak beste batzuk izan baziren ere, benetako arrazoia errusiarrek Mediterraneo itsasorako bidea bermatzea nahi zutela izan zen, Otomandar inperioaren ahuldadeaz profitatuz. Britainiar eta frantsesek itsaso honetan zituzten interesak defendatze arren, otomandarrei bere laguntza eskaini zieten errusiarren aurka oldartuz.

 

Kosakoak Krimean

RAFFET. "Cosaques de la ligne du Kouban". Musée des Familles.  ZM.

 

Frantziar armadarekin bat eginez, Atzerritar Lejioaren barruan 600 bat karlistek parte hartu zuten gerra honetan. Gatazka honen borroka nagusienetakoa izan zen eta 11 hilabetez luzatu zen Sebastopol hiriko setioan nabarmendu ziren soldadu hauek.

 

Frantsesak Krimean

BEAUCÉ, J.A. "Les Français en Crimée". Musée des Familles. ZM.

 

Espainiako gobernuak neutraltasuna mantentzea erabaki bazuen ere, ordezkaritza militar bat bidali zuen aliatuen artera, frantziar armaderikin bat egin zuena. Ordezkaritza honen partaide izan zen Jose Maria Murga Mugartegi bilbotarra eta bere testigantza utzi zigun. Oso kritikoa izan zen buruzagi militarrekin, bai frantses, bai bitainiar eta bai errusiarrekin ere. Fartsatzat hartzen zuen gerra hau, " militar hauek egiten dakiten bakarra sarraskiak dira."

 

Murga husar

Jose Maria Murga Mugartegi husarrez jantzita.

 

Sebastopolgo setioa frantziarren alde erabaki zuen Malakoff gotorlekuaren borrokari buruz, 1855eko irailean gertatutakoa berau, zera zion Murgak: "Triskantza izugarria izan da eta badira lekuak gaur (lau egun beranduago) milaka gorpu zapaldu gabe ibiltzerik ez dutenak."

 

Malakoff

Sebastopolgo setioari buruzko Panorama.

 

Gertakizun bitxi baten berri ematen digu Murgak bere gutunetan. Behin ikusi omen zituen britainiar soldaduak preso batzuk zeramatzatela, itsas ertzean harrapatutako errusiarrak omen. Murgari presoen itxura arraroa iruditu eta haiengana gerturatuta, hala esan omen zien: "Zer moduz?" eta beraiek segidan "Jaungoikoa!" erantzun zioten, bilbotarra besarkatzen zuten bitartean. Galdutako arrantzale euskaldunak omen ziren, Murgaren bitartez aske utzi zituztenak.

 

Ingelesak Krimean

FENTON, Roger. "English infantry piling arms". Iturria.