Kulturarteko festa eta 'Guztiok gara migratzaile' elkarrekin
2018an Zumalakarregi museoak martxan jarri zuen Migrazioak proiektuak hiru adar ezberdin zituen: erakusketa, gizarte proiektua eta hezkuntza proiektua.
Erakusketari dagokionez, museoak "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" izan zuen ikusgai 2019tik 2021era. XIX. mendeko euskal migrazioaren bizipenak eta istorioak islatzeaz gain, gaur egun migrazio prozesua bizi duten pertsonen bizipenak ere erakusten zituen erakusketak.
Erakusketaren irudia
Erakusketa 2021ean amaituta bazen ere, museoak Migrazioak proiektua garatzen jarraitu du proiektuaren hezkuntza eta gizarte adarrak elikatuz.
Gizarte proiektuari dagokionez, hilabete honetan Ormaiztegiko Kulturarteko festa izan dugu, aurtengoa VII. edizioa izanik.
Zumalakarregi museoak Ormaiztegiko udalarekin antolatzen duen proiektu honen egitarauak bi ospakizun ezberdinak erakartzen ditu: Komunitate partaideen arteko merienda eta Kulturarteko festa.
Ekainaren 10ean Kulturarteko festaren antolakuntzan ibili ziren komunitateak bildu ziren elkarrekin meriendatzeko. Honela, elkar ezagutzeko gunea sortu zen. Lehendabizi proiektua aurkezten duen prentsaurrekoa egin genuen udaleko, museoko eta komunitateko ordezkariekin.
Kulturarteko festaren VII. edizioaren prentsaurrekoan
Gero, komunitate bakoitzak haien lurraldeetako plater edo postreren bat ekarri zuten gainontzeko komunitateekin partekatzeko. Aktibitate honek kultur ezberdinen arteko elkarrizketa sortzea du helburutzat gastronomia erabiliz.
Elkarrekin meriendatzen
Hemen Goierri Telebistak egin zuen erreportaia.
Ekainaren 15ean Kulturarteko festa ospatu genuen 8 lurralde ezberdinetako errepresentazioarekin: Gastronomian Ekuador, Kolonbia, Nigeria, Nikaragua, Senegal eta Mexiko izango ditugu. Nigeriako herritarrek trenza tailerra ere eskeiniko dute.
Urtero bezala, Estatuko autonomi erkidego bakarraren errepresentazioa egongo zen:
Extremaduratik Caceres. Eta, ohi den bezala, Euskal Herriak ere parte hartu du aurtengo
festan.
Partaideak mahaiak prestatzen
Ekimenari hasiera eman genion parte hartzen zuten herrialde batzuen jantziak erakutsiz desfile baten bitartez.
Desfilea Ormaiztegiko Berjaldegi auzoa girotzen
Festarekin jarraitzeko komunitateek haien jatorrizko lurraldeko jakiren bat kozinatu zuten hurbiltzen zirenentzat.
Jakietako batzuk
Komunitateak lanpetuta ibili ziren
Urtero bezala, Nigeriak haren lurraldeko trentzak egin zituen festan eskaintzen den ohizko tailerra bilakatuz.
Nigeriar trentzak egiten
Jarraian, komunitate partaideek dantza emanaldia eskaini ziguten haien lurraldeetako dantzak ezagutzeko aukera emanez.
Dantza emanaldia
Migrazioak proiektuko hezkuntza adarra ere garatu dugu ekainean zehar: Guztiok gara migratzaile.
Hezkuntza proiektua Ormaiztegiko San Andreseko LH6ko ikasleekin burutzen da. Aurtengoa 5. edizioa izanik, proiektuaren formatuak aldaketa garrantzitsua jasan du museoaren eta eskolaren arteko harremanaren jarraipena ospatuz.
Aurtengo San Andres eskolako LH6ko ikasleak "Guztiok gara migratzaile" proiektuko saiotan
Ohi den bezala, museoak saioak dinamizatu ditu eskolan bertan, migrazioak sortzen dituen errealitateaz jabetzeko gogoetak sortuz. 5. edizio honek jasan duen aldaktea garrantzistuena praktikan izan da. Beste edizioetan, ikasleek migrazio prozesua gertutik ezagutu duten pertsonak elkarrizketatzen zituzten, Ormaiztegiko errealitate kulturala barneratuz. Oraingoan, ikasleek Ormaiztegiko Kulturarteko festan parte hartzeko aukera eskeini zaie proiektuko lan talde anitza gertutik ezagutzeko asmoz.
Prentsaurrekoan ikusle gisa egon ziren, ekimena grabatuz. Meriendan ere parte hartu zuten komunitate ezberdinetako pertsonekin elkarrizketa sortuz.
Ikasleek prentsaurrekoa jaso zuten irudiak eta bideoak grabatzen. Iturria: LH6ko ikasleak
Horrez gain, Kulturarteko festan bertan parte hartu zuten, zehazki, dantza emanaldian agurra edo aurreskoa dantzatuz.
Ormaiztegiko San Andres eskolako ikasleak agurra edo aurreskua dantzatzen Cristinarekin, Zumalakarregi museoko hezkuntza arduraduna
Agurraren ahotsa Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzako emakumeek jarri zuten.
Dantzariak Urmaiz abesbatzako emakumeekin
Festan dantzatu ahal izateko, ikasleak Cristinarekin agurra edo aurreskua ikasten eta ensaiatzen ibili ziren bi astez.
Ikasle batzuk agurra ensaiatzen Ormaiztegiko plazako eszenatokian
Honela, Migrazioak proiektuko gizarte adarrak eta hezkuntza adarrak bat egin dute, horren emaitza Ormaiztegiko Kulturarteko festaren VII. edizioan islatuz.
Hemen Goierri Telebistak egin zuen erreportaia