"Leopoldina Rosa" erakusketa Donostian.

2021/02/05
Zumalakarregi Museoak ekoiztutako "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa Donostiako Euskal Itsas Museoan zabaldu berri da. Ekainera arte bertan ikusteko aukera izango duzue Ormaiztegira gerturatu ez zinetenak.

Euskal Itsas Museoak "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa zabaldu du Donostian. Dakizuenez Zumalakarregi Museoak ekoiztu eta antolatua da eta XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertzen du, aldi berean egungo migrazio prozesuari ispilu bat eskainiz.

Leopoldina EIM

Erakusketa Euskal Itsas Museoan.

Itsasoari oso lotua egon zen XIX. mendeko euskal emigrazioaren fenomenoa. Beraz, oso egokia iruditu zaie gure Donostiako lankideei erakusketa hau bertan kokatzea.

EIM

Zumalakarregi Museoan erakusketaren inguruko ekimen ugari antolatu genuen. Donostiako Euskal Itsas Museoan ere, tartean gure partaidetza duen programazio oparoa eskaintzen dute. Dasta ezazue!