Leopoldina Rosaren azken egunak Ormaiztegin.

2020/12/16
"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa bukatzear dago Ormaiztegin. XIX. mendeko euskal emigrazioa eta egungo migrazio prozesuei hurbilketa bat izan nahi du eta hausnarketarako bidea eskaintzen du.

Dagoeneko urtebete luzea bete du aldi baterako erakusketa honek. Denok ezagutzen dugun egoerak erabat baldintzatu du Ormaiztegira hurbiltzeko aukera.

leopoldina

Erakusketaren ikuspegi bat.

Horregatik orain, urte bukaera arte, duzue aukera migrazioaren fenomenoa aztertzen duen erakusketa hau dastatzeko. Agendan dauzkatzue erakusketaren komisarioak gidatutako azken bisiten datak.

 

Erakusketa hau antolatzeko Montevideoko Museo Histórico Nacional de Uruguay erakundearekin elkarlan zabala burutu dugu. Aurrerantzean bide hori jorratzen jarraitzeko asmoa dugu.

Beraz, ez ezazu aldi baterako erakusketa hau ikusteko aukera galdu. Zatoz aurten Zumalakarregi Museora!