Liburu eskurapen garrantzitsua Museoaren bildumarako: Vincent Garmendiaren liburutegia Ormaiztegin

2012/08/17 bibliografia
Bordeleko Unibertsitatetik karlismoaren historiaz arduratu den egile ospetsuak, Vincent Garmendiak, bere liburutegi espezializatuaren zati bat zaletuen eskura jarri du Zumalakarregi Museoaren liburutegian.

Vincent Garmendia historigilea 70.eko hamarkadan ezagun egin zen Bixente Manterolari buruzko liburua (Vicente Manterola: canónigo, diputado y conspirador carlista) eta, handik gutxira, dagoeneko klasikoa bihurtu den eskuliburua (La Segunda Guerra Carlista 1872-1876) argitaratu zituenean.

V Garmendia

 

Geroztik, bere Bordeleko Unibertsitateko irakaslegotzan jarraituz, karlismoari buruzko ikerketa ugari argitaratzen jarraitu du, besteak beste, La ideología carlista(1868-1876).En los orígenes del nacionalismo vasco, 1984.ean, Jaungoicoa eta Foruac: el carlismo vasconavarro frente a la democracia española (1868-1872), 1999.ean, edo, oraingoz bere azken ekarpena dugun Memorias levemente apócrifas del cura Santa Cruz, 2007.ean.

 

Gurean ere argitaratu genuen bere ikerlanetako bat: Una particular visión del Carlismo.Escritos carlistas y pro carlistas en territorio francés, 2006.ean Baionako Euskal Museoarekin batera prestatu genuen erakusketan, Mugako nire lagunei: Ipar Euskal Herria karlistadetan (1833-1876)

 

Eskuratu berri dugun liburu bildumari dagokionez, Garmendiak hasieran eskainitakoaren laurdena soilik jaso dugula esan beharra dago, Museoaren bilduman aurretik bazeudenak ez baiditugu erosi. Alegia, oraindaino gure bilduma izan denaren osagarri bikaina izan dugu Garmendiak eskainitakoa. 85 liburu eta 28 artikuluez osatua, XIX. mendekoak 20 dira, tartean Bordelen 1836.ean argitaratutako eta alboan doan Sabatierren harri bitxi hau:

 

Tio Tomas

 

 

 

XX. mendeko bibliografiari dagokionez, bereziki aberatsa da 60 eta 70.go hamarkadan argitaratutako lanetan, 40 bat izenburu guztira. Artikuloak, berriz, lortzen batere errazak ez diren 70.go hamarkadan argitaratutakoak dira gehienak. Azpimarratzekoak Alexandra Wilhelmsen historigile estatubatuarrak idatzitakoen erreprodukzioak, bereziki Estatu Batuetan argitaratutakoak ez baidira gure liburutegietan jasotzen.

 

Eskuratutako liburu zerrenda osoa