Maleta Didaktikoa bidaiatzen ari da etengabe! Har ezazu zeuk ere!

2015/07/14
Begira Ordiziako Jubilatuen Elkartean zein txukun aurkeztu duten gure Maleta Didaktikoa!

Batetik bestera dabil gure Maleta Didaktikoa: Zahar etxeak, jubilatu elkarteak, pintura eskolak, aisialdi taldeak...

Museoan ikusgai dugun Feillet ahizpen erakusketa irailaren 6ra arte izango dugu, baina, museora etortzerik ez dutenek lan hauez gozatzeko aukera izan dezaten, Maleta Didaktiko hau sortu dugu.

Zuk ere erakusketako edukiak zure taldearekin gozatu nahi dituzu? Eskatu zure Maleta Didaktikoa! Maleta eskatzeko, deitu 943 88 99 00 zenbakira edo mzumalakarregi@gmail.com helbidera idatzi.