Martxoak 8 Zumalakarregi museoan

2026/03/13
Martxoak 8 honetan Eulalia de Borbón ezagutu dugu bi jardueren bitartez

Ohi den bezala, Emakumeen Nazioarteko egunaren gaiari eutsiz, Zumalakarregi museoak Ormaiztegiko udalarekin eta Oin-Harriak jubilatu elkartearekin elkarlanean publiko ezberdinentzako ekimenak antolatu ditu, Eulalia de Borbón infantaren bizitza ezagutzeko aukera emanez.

Eulalia

Eulalia de Borbón

Zumalakarregi museotik “Eulalia: Printzesa desberdin bat” izeneko Familia tailer berezia ospatu zuen pasa den martxoaren 7an.

Tailerren

Cristina Álvarez, museoko hezkuntza arduradunak, Eulalia de Borbón aurkeztu zien haurrei

Eulalia, Isabel II.aren alaba gazteena zen, benetan aitzindaria. Bere garaiko Espainiako monarkiako pertsonaia berezien eta aurrerakoienetako bat izan zen. Izaera independente eta kritikoa zuela, gortean espero ziren rol tradizional askotatik urrundu zen eta jarduera intelektual eta literario handia garatu zuen.

Isabel bere alabekin

Isabel II bere alabekin

Espainiako errege etxeko lehen pertsona izan zen dibortziatzen, Antonio de Orleans y Borbón senarrarekin banandu ondoren; garaian oso ezohikoa eta polemikoa izan zen erabakia. Bere bizitzan zehar hainbat liburu eta artikulu idatzi zituen, non emakumeen hezkuntza, haien independentzia ekonomikoa eta ezkontzaren barruko berdintasun handiagoa defendatzen zituen.

Bere lanetako batzuk, hala nola Au fil de la vie, hain kritikoak izan ziren garaiko gizarte- eta politika-arauekin, non Espainian debekatu egin baitzituen bere ilobak, Alfonso XIII de España erregeak. Bere pentsamendu askearengatik, monarkiari egindako kritikarengatik eta ideien izaera berritzaileagatik, “infanta errepublikanoa” ezizena ere jaso zuen.

Eulalia

Bere ibilbideak erakusten du nola erabili zuen bere posizio publikoa garaiko konbentzioak zalantzan jartzeko eta emakumeek gizartean, kulturan eta pentsamenduan paper aktiboagoa eta berdinzaleagoa izan zezaten defendatzeko.

Haurrek Eulalia eta bere ondarea ezagutu ondoren, emakumeek XIX. mendean bizi zuten eta gaur egun bizi dugun egoerari buruzko hausnarketa egin zuten, Eulaliak bizi izan zuen testuinguruaz jabetuz.

hausnarketa egitenTailerren

Iritziak elkarbanatzen

Hurrengo egunean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Museoak “Elkar ezagutuz” solasaldia herrikoia dinamizatu zuen Ormaiztegiko Gizarte etxean, non Eulalia de Borbón aurkeztuko zen.

Eulalia aurkezten

Cristina Álvarez, Zumalakarregi museoko langilea, Eulalia aurkezten pasa den martxoaren 8an

Eulalia de Borbón 1958ko martxoaren 8an hil zen, aurten 68. urteurrena izanik. Pasa den martxoak 8ko protagonista, Pancracia de Ollo, martxoaren 8 batean ere hil zen. Horrela, lotzen ditugu Zumalakarregi museoko diskurtsoan garrantzitsua izan diren bi emakume hauek.

Rosario Berasategi, Oin-Harriak jubilatu elkarterteko kideak, hitz batzuk eskaini zizkigun.

Rosario Berasategi

Rosario Berasategi

Solasaldiaren ondoren, ohiko moduan, txokolatea eta pastak dastatu genituen.

Txokolatea hartzenTxokolatea

Txokoloatea hartzen 

Eulalia de Borbón izan zen gure MusealiaK proiektuaren bigarren kapituluaren protagonista, are zehatzagoa, bere abanikoa, 2020an espazio honetan ikusgai egon zena.

Eulaliaren abanikoa

Eulaliaren abanikoa