Migratzailearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, abenduak 18.

2019/12/18
Zumalakarregi museoak Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko joan den igandean "Elkar ezagutuz" proiektuaren ekitaldi berri bat antolatu zuen.

Tokiko komunitate migratzaileko kultura ezberdinetako pertsonen memoria, bizipenak  eta istorioak ezagutzeko aukera izan genuen. Era berean, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketan aurkezten den migrazio fenomenoa ere. Ekitaldi hau "Elkar ezagutuz" proiektuaren gizarte-topaketa berri bat izan zen.

ZM- Migratzaileen nazioarteko eguna 2019. "Elkar ezagutuz"

Erakusketa honetan XIX. mendeko euskal emigrazio aztertzen dugu, baina, aldi berean egungo migrazio mugimenduetan ispilua jarriz. Honela gure artean bizi diren immigratzaileekin beraien bizi esperientziaren testigantza jasotzeko aukera izan genuen, lagun artean te gozo bat dastatzen genuen bitartean.

Migratzaileen Nazioarteko eguna 2019

Igandeko bileraren ikuspegia.

Gaurko Migratzaileen Nazioarteko eguna, beraz, egun aproposa da gure aldi baterako erakusketa bisitatzeko.

Migratzailearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, abenduak 18.

"Elkar ezagutuz" ekimena Zumalakarregi Museoan