Museoen Nazioarteko Eguna

2022/05/19
Atzo maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ormaiztegin.

Haurrak panel interaktiboekin jolasean

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunean ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) aldarrikatutako “Museoak eragile” leloa jarraituz, gure baliorik garranzitsuena komunitatea izanik, hauekin ospatu nahi izan genuen eguna. Museoan ate irekien bidez, doako sarrera eta bisita gidatuak eskaini ziren jardunaldi osoan zehar. Atarian ipinitako panel interaktiboek eten gabeko erabilera izan zuten. Helduak zein txikiak argazkiak ugari atera zituzten.  Eguraldi apartak festa giro ezinobea ahalbideratu zigun.

Ormaiztegiko Ttipi Ttapa taldea Museoko atarian goizean goiz

Azkenik, arratsaldeko 17:00etan “Elkar ezagutuz!” topaketa ospatu genuen. Bertan, katilu bana eskuan tertulia goxo eta atsegina izan genuen, adin eta jatorri ezberdinetako parte hartzaileak era guztietako gozoak, kafea eta tea dastatuz.

"Elkar ezagutuz" topaketako argazkia

 

Zumalakarregi Museoak gure esker ona eman nahi diogu herritar eta parte hartzaile orori. Beste behin gure komunitatearen indarra sentitu ahal izan genuen. Mila esker Ormazitegi!

 

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna