Mutiloa-Ormaiztegi bide berde eguna

2023/05/23
Aurten Nazioarteko Museoen Eguna eta Mutiloa-Ormaiztegi bide berde eguna elkarrekin ospatu ditugu naturaren edertasunaz gozatu eta gutizia ederrak dastatuz. Izan ere, "Bide berdetik mahaira" ekimenaren bostgarren saioa burutu dugu Clara Gutierrez etnobotanikaren eskutik.

Maiatzaren 20ean egin genuen Ormaiztegi eta Mutiloako Udalekin eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau, Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizaturiko txangoa eta tailer gastronomikoa alegia.

Mutiloa-Ormaiztegi 14. Bide Berde Eguna. "Bide berdetik mahaira"

Aurtengo edizioko taldea elkargunean euripean.

"Bide berdetik mahaira" ekimenak hiru atal ditu. Lehena Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi zigun Clarak.

Barnaola

Landareak jasotzen Barnaola parean.

Ondoren, Mutiloako elkartean, landareei buruzko xehetasunak jaso ostean hauek kozinatzen jarri gintun txangoan parte hartu genuen guztiak.

Elkartean

Clararen adierazpenak adi adi jasotzen.

 

Taldeetan banatuta egin genuen lana sukaldean. Egindako lanak emaitza izugarria izan zuen.


Sukaldariak

Sukaldea bero-bero.

Azkenik, mahaiaren inguruan, jaki ezberdinak dastatu eta bazkari eder batez gozatu ahal izan genuen.

Bazkaria

Parte hartzaileak platerak egin ondoren, hauen inguruko azalpenak entzuteko eta dastatzeko prest.

2023ko edizioko MENUA:
Aperitiboak:
1. Bildots-mihi eta azenario patea
2. Almendra, tomate lehorra eta landare basatien patea
3. Landare basatiak tenpuran
·Landare basatiekin egindako salda nutritiboa
· Zenizokin (Chenopodium album) betetako arrautzak
· Asune-hostorea (aukera beganoa)
· Landare basatien entsalada
· Malba eta perretxiko pastela/Malba eta oilasko pastela
· Postre loratua

Mutiloa-Ormaiztegi 14. Bide Berde Eguna. "Bide berdetik mahaira". Egindako platerak

Egin eta dastatutako platerak.

Zumalakarregi Museotik gure eskerrik beroenak ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi.

Bide Berdeen Eguna Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak ekimena da.

Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean "Bide berdetik mahaira" jarduerarekin ospatu dugu. Zumalakarregi Museoaren ekimen hau GoiturrekOrmaiztegiko Udalak eta Mutiloako Udalak babesten dute, eta Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak, lankidetzan egiten da.