Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Egunaren XVII. edizioa

2026/05/27
Aurreko edizioetan bezala, Goitur (Eskualdeko Turismo Garapenerako Agentzia), Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala eta Espainiako Trenbide Fundazioaren, Bide Berdeen, laguntzarekin, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Eguna ospatu du Zumalakarregi Museoak.

Museoak antolatuta eta Clara Gutiérrez biologoak eta etnobotanikak dinamizatuta, "Bide berdetik mahaira" jarduera egin genuen, ibilbide gidatua eta tailer gastronomiko bat eginez.

Liernia gaina. Elkargunea eta jardueraren hasieraLiernia gaina. Elkargunea eta jardueraren hasiera

Parte-hartzaile guztiei ongietorria egin ondoren, jarduera zehatzago aurkeztu genuen. Bidean aurkituko genituzkeen landare eta lore jangarriei buruz eta haien propietate gastronomiko osasungarriei buruz hitz egin zuen Clarak.

Jardueraren lehen zatian, Klarak Bide Berdetik aurkitzen genituen landare eta lore basatiak identifikatzen irakatsi zuen.

26_ZM_Bide berde eguna (13)26_ZM_Bide berde eguna (7)

 

Ondoren, Mutiloan, herriko Txerri Gorri elkartean tailer gastronomikoa egin genuen. Parte-hartzaileen arreta, konplizitatea, inplikazioa eta interesa nabarmena izan zen.

Collage bide berdea 2026                 Taldea Mutiloako Txerri Gorri elkartean jasotakoa kozinatzen

ZM_26_Bide berdea_MenuaEgindako lanaren emaitza

Plateren aurkezpena mimo eta maitasun handiz zaintzeaz gain, emaitza bikaina izan zen.

26_ZM_Bide berde eguna (103)Elkarrekin bazkaltzen

Amaitzeko, Didier Petit de Meurvillek margotutako "Flora de Gipuzkoa" ren hiru albumen erreprodukzioak aurkeztu genituen, goizean zehar ikusitako flora modu artistikoan ezagutzeko aukera emanez.

Beti bezala, eskerrak eman etorri zineten guztioi, hurrengo urtean elkar ikusteko irrikan gaude!