Museoen Nazioarteko eguna

2019/05/24
Oihalezko albumak, tradizioa berrinterpretatuz

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuz, familia tailer berezia izan genuen. Bertan XIX. mendeko albumek betetzen zituzten funtzio eta erabilera ezberdinak ezagutu ahal izan genituen. Batetik artista liburu izan zitezkeela ikusi genuen, margolariak, bozetoak, apunteak edo inspirazioa jaso duen hori gordetzeko erabilitakoa izan zitekeela ikusi. Bestalde, aristokrazia altuak, lagun eta bisitarien sinadurak, hitzak, poesiak, argazkiak eta baita marrazkiak ere gordetzeko erabiltzen zituzten. Baziren bilduma altxor txiki ziren albumak barruan denetarik topatzeko modukoak.

 ZM XIX.m albuma

 

Egun, albumen erabilera galtzear dagoenean, beste garai historiko honetan izan zuten erabilera ulertzen saiatu ginen, baita gaur egunera ekartzen ere. Janzkerak, paisaiak eta ohiturak konparatzeko balio izan zigun honek. Zumalakarregi jeneralaren oleoz eginiko margoa, egungo gazte baten selfiekin alderatzeko adibidez.

MNE 2019

Araitz Urbeltz artistari esker, oihalezko albumak egiten ikasi genuen. Oihala pintatzeko metodo eta teknika ezberdinak, baita bordatuak egiten ere.

Araitz Urbeltzen diseinua

Museoen Nazioarteko eguna

MNE 2019