Ondare tailerra eta Gordailura bisita

2019/04/12
Zumalakarregi Museoak San Andres eskolarekin elkar lanean, Ondare Tailerra gauzatu du beste behin 5. mailako ikasleekin.

Horren emaitza, pasa den ostiralean apirilaren 5ean inauguratu genuen "Gure Ondarea" aldi baterako erakusketa izan da. Bertan partaideek hautatutako objektu ezberdinak ikusteaz gain, 6 hizkuntzatan eginiko audiobisuala dugu, ikasleek lehen pertsonan beraien objektua aurkeztuz.

"Gure Ondarea" erakusketaren inaugurazioa

Lehenekoz aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin elkarlanean, GordailuaGipuzkoako ondare higigarrien bildumen zentroa, bisitatzeko aukera izan dugu. Zuzenean ikusi ahal izanik, kolekzio ezberdinak, ezaugarrien araberako biltegiratzea, kontserbazioa, zaharberritzea eta prebentziozko tratamenduak bertan egiten direnak.

5. mailako ikasleak gordailuko koadroari begira

Argazki gehiago ikusteko: klick egin hemen.

Ondare tailerra eta Gordailura bisita

San Andres Herri Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak eta irakasleak Gordailuan