Oraindik “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko aukera daukazu

2018/01/10
“Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko epea luzatu egin da.

“Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko epea luzatu egin da. Erakusketa hau “mappingalbum.net ” beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Gogorarazten dizuegu ere mappingalbum.net proiektuak martxan jarraitzen duela, beraz, bertara argazkiak igotzea animatzen zaituztegu.  

“Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” 2017-X-6 // 2018-I-7 "Paisaia bizia, paisaien eraikuntza" Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dugun erakusketa hau, “mappingalbum.net ” beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Mapa ireki digital bat da, non XIX. mendeko grabatuak ikuspegi berdineko egungo argazkiekin parekatzen diren, gure paisaiaren garapena erakutsiz. Erakusketa XIX. mendeko hainbat bidaiarien testuekin eta garaiko grabatu originalekin osatu dugu.

 

Oraindik “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko aukera daukazu

ZM_Ondarru XIX. mendean eta gaur egun