Panorama

2013/02/01
Panorama izenez ezagututako pinturak eta hauek azaltzeko egin ziren eraikinak, izugarri hedatu ziren XIX. mendean ikuskizun herrikoi bezala.

Panorama pintura mota berezi  bat da. Irudiak 360º ko ikuspegia erakusten du, ikuslea erabat ingurutzen duen pintura biribilaren erdian kokatuz.

 Salzburg

Johann Michael Sattler  Salzburg Panorama. 1826-1829

 

Ezagutzen den lehenengo panorama Robert Parker irlandarrak 1785.ean egin zuen eta Edinburgo hiriaren ikuspegi bat zen. Parkerrek berak patentatu zuen  ideia handik bi urteetara, La nature a coup d’oeil izen frantsesa ezarriz.

Edinburgh

Robert PARKER. Edinburgh 1785

 

Hasieran panoramak karpa mugikorretan erakusten ziren, baina Parkerrek berak altxa zuen pintura hauek erakusteko diseinatutako lehen eraikina, Londreseko Leicester Squaren 1793.ean. Aberastu egin zen gainera. Eraikina ikuspegi poliptikoan oinarritzen da, non ikusleak bere kokalekutik irudi guztia kontrolatzen duen.

Hitford

Parisen 1838.ean eraikitako Hitford Panorama

 

Eraikinek pintura hauen izena jaso zuten, panorama alegia. Ikuslea erdian jarritako oholtza garai baten gainean kokatzen zen irudi biribil osoa menderatuz eta pintura eta oholtzaren artean ikuspegia nahasten zuten objetuak ezartzen ziren.

 burbaki

 Luzernako Bourbaki Panorama. 1881

 

Asko hedatu ziren XIX. mendean zehar, garaiko ikuzkizunik herrikoienetakoa bihurtuz. Erakusketa Unibertsaletan maiz erabili zituzten eta Europa eta Ipar Ameriketako hiri nagusienetara zabaldu ziren.

Water. grab

Glasgow hirian ezarritako panorama.

 

Pinturek hirien bistak irudikatzen zituzten hasieran, gero gertakari heroikoak eta batailak azaltzeko. Madrilen 1876.ean Afrikako gerran gertatuko Tetuango bataila irudikatzen zuen panorama ezarri zuten.

 Waterloo panorama

Waterloo Panorama. 1912. Belgika.

 

Egun XIX. mendeko zenbait panoramak bizirauten du, hala nola Salzburgokoa edo Luzernako Bourbaki Panorama, Jeff Wall argazkilari garaikide kanadiarraren Restoration argazkiak ezagun egin duena.

Restoration

Jeff  WALL. Restoration. 1993

 

Internacional Panorama Council  da egun eraikin mota hauetaz arduratzen den erakundea. Hemen dituzue gaur egun martxan dauden XIX. mendeko bi panorama.

Thun

Thun Panorama. 1814. Suitza.

 Cyclorama

Cyclorama de Jerusalem. Ste. Anne de Baupré (Canada) 1778-1882

 

Murtengo bataila erakusten duen panorama honetan bisita birtuala eskaintzen dute.