Sekulako kontzertua eman zuen Hezurbeltzak taldeak Ormaiztegin.

2020/10/09
"Migrazioak" proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak antolatutako kontzertua disfrutatu genuen joan den larunbatean Ormaiztegin. "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorioa" erakusketak bultzatu nahi duen hausnarketaren barruan kokatzen dugu "Hezurbeltzak" taldearen emanaldi arrakastatsua.

Joan den larunbatean, urriak 3, Zubipe polikiroldegian aukera aparta izan genuen "Hezurbeltzak" musika taldearen emaitza dastatzeko.

Hezurbeltzak

Ikusleok musika eskaintza beroa disfrutatu genuen osasun neurri guztiak bete ondoren. Gorka Hermosa, Jesús Prieto "Pitti" eta Jon Maiak izugarrizko oparia egin ziguten.

 

Hezurbeltzak zuzenean

Mila esker Hezurbeltzak taldeari!

Esker anitz Ormaiztegiko udala eta Irizar S.Coop. enpresari eskaini diguten ezinbesteko laguntzagatik.

Hemen Goierri Telebistak eskainitako berria.

Eskerrak baita Angel Elorzari argazki eder hauengatik.

Gora kultura!

 

Sekulako kontzertua eman zuen Hezurbeltzak taldeak Ormaiztegin.

Kontzertuaren ikuspegia