Bloga

erakusketa etiketa duten artikuluak

Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa.

2014/08/26
Litografia XIX. mende hasieran sortutako grabatu teknika berria izan zen. Alemanian eta Frantzian garatu zen aurrena, gero Europa guztian zehar zabaltzeko. Gurean Tolosako udalak erabili zuen lehenengoz. Zumalakarregi Museoan joan den urtean erakutsi genuen lehenengo euskal pieza litografiko hau, "San Luisen Ehun Mila Semeak" erakusketan.

Luis Paret y Alcazar margolariaren aldarrikapena

2012/12/11
Madrilgo Erret Jauregian "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketa ikusgai dugu. Bertan Goya gaztearen lan zoragarriez gain, Luis Paret y Alcazar artistaren pintura esanguratsu ugari ikusteko aukera paregabea dugu. Zumalakarregi Museoan bere lanak aspaldi estimatzen ditugunez, erakusketa honen berri dakarkigu sarrera honetan

Konferentzia Arizalan

2010/06/08
Ondorengo bideoan Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko dokumentazio zerbitzuko arduraduna, XIX.mendeko Esploratzaileak erakusketa ibiltariak Nafarroako Arizala herrian egin duen geldialdiaren aurkezpena.

Abad-Goñi dohaintza

2010/03/18
Karlismoak XX. mende hasieran izandako bilakaera jorratzen du gehien bat 63 liburukiz osatutako bildumak.

Basque Sketches, Ilustratzaile militar britainiarrak lehen karlistadan erakusketa

2010/03/03
Hauetako batzuk erakusketa iraunkorrean ikusteko aukera izango duzu behin Basque Sketches erakusketa amaituta.

Ordutegi berria

2010/03/03
2010eko Martxoaren 1etik aurrera ordutegi berria du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Asteartetan itxita egotea da aldaketarik nabarmenetako bat.

2009 Zerbitzu Karta

2010/03/03
Zumalakarregi Museoak bigarren urtez osatu duen Zerbitzu Kartaren ondorio nagusiak kontsultagarri daude jada gure webgunean.

Britaniar Legio Laguntzailearentzat Gida

2010/02/24
Espainiar gobernuak soldadu hauek laguntzeko gida bat argitaratu zuten eta Koldo Mitxelena Kulturuneak gida hau digitalizatu du hiztegi bitxi hau denon eskura ipiniz.

Zumalakarregi Museoa "Larra. Fígaro de vuelta, 1809-2009" erakusketan

2010/02/12
"Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales"ek "Biblioteca Nacional de España"rekin elkarlanean osatutako erakusketa hau, Mariano José Larraren 200 urteurrena ospatzeko sortu da.

Zumalakarregi Museoa Ipupomamua Telebista saioan

2010/01/14
Berunezko soldadutxoaren txalupa hauskorran sartu eta erreka zurrunbilotsuak igaro eta gero, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoraino iritsiko dira bizikletan.
Artxiboa