Tailerra Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean

2026/06/02
Pasa den larunbatean, hilaren 30ean "altxorraren bila" familia tailerra egin genuen Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean.

Oraingo honetan, museoak familientzako tailer berezia antolatu du Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean.

Bertako erabiltzaileak gure espazioa ezagutu dezaten, herrian dagoen museoa zenbateraino ezagutzen duten jakin genuen jolasaren bitartez.

altxorraren bila2

Denak iritsi arte itxaroten

Lehenengo, taldeetan banatu genituen, talde bakoitzari bere koloreko txapela emanez. Ondoren, altxorraren kutxa irekitzeko digituak lortzeko galdera sorta eman genien.

altxorrarenbila1

Taldeak jolasean hasteko prest

Guztira, 30 gazte ibili ziren jolasean. Jolasa bukatutakoan, denak batera merienda egin genuen.

altxorrarenbila3

Museoan zehar kodearen bila

Mila esker bertaratu zineten guztioi eta Ormaiztegiko gaztelekua-ri. Gaztelekua museora lekualdatu genuen!