Thomas Lyde Hornbrook, Britainiar Legio Laguntzaileko irudigile bat.

2021/08/04
Donostiako estanpekin jarraitzen dugu “Urgullen magalean” erakusketaren harira. Gaurkoan gure bildumako litografia bat dakarkigu, Britainiar Legioko partaide izan zen Thomas Lyde Hornbrook grabatzailearena.

Britainiarrek partaidetza nabarmena izan zuten Lehen Karlistaldian. Itsas Armadarekin euskal kostaldea kontrolatuz 1834.etik eta 10.000 soldadu inguru bidaliz Britainiar Legio Laguntzailean 1835.etik aurrera.

Hornbrook Donostia

 Thomas Lyde HORNBROOK.  "San Sabastian from the Convent of St. Francisco." ZM. Iturria.

Baina Zumalakarregi Museoarentzat  bereziki garrantzitsua dena, hauekin Euskal Herrira etorri ziren ilustratzaile bikainen lana dugu.

Hornbrook Pasaia

 Thomas Lyde HORNBROOK."View of French Passages, Spain." ZM. Iturria.

Thomas Lyde Hornbrook arma talde honen partaidea izan zen eta Donostian bere aitarekin, Richard Lyde Hornbrook itsas armadako ofizialarekin topo egin zuen. Aita semeak ziren ilustratzaile trebeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduman hainbat akuarela eta litografia gordetzen dira.

Hornbrook. Hondarribia

Thomas Lyde HORNBROOK. "The principal street of Fuentarabia". Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Iturria.

Thomas semeak, Erresuma Batura itzultzean Twelve views in the Basque Provinces illustrating several of the actions in wich the British Legión was engaged with Carlist Troops grabatu bilduma argitaratu zuen 1840.ean.

Hornbrook Lord John Hay

Thomas Lyde HORNBROOK."View of Passages, and Fort Hay" ZM. Iturria.

Gerra akzioak agertzen dira hauetako batzuetan, Oriamendiko borroka esaterako.

Hornbrook. Oriamendi

Thomas Lyde HORNBROOK."Ernani from the plateau at the Venta of Oriamendi" ZM. Iturria.

Bereziki Irungo konkista, Britainiar Legioaren garaipen nagusia izango zena, irudikatu zuen bost litografietan.

Hornbrook. Txingudi

Thomas Lyde HORNBROOK."Attack on the Town of Irun, by the Combined Forces of the British legion and Christinoes, 17th May 1837" ZM. Iturria.

1837ko maiatzak 17an gertatu zen borrokan karlistek defentsa gogorra egin zuten.

Hornbrook. Irun

Thomas Lyde HORNBROOK."Behobia gate of Irun with the Royal Irish storming, May 17th. 1837." ZM. Iturria.

Hornbrookek borroka honen ikuspegi bitxiak utzi dizkigu.

Hornbrook Irun again

Thomas Lyde HORNBROOK."Exterior of the Fontarabia gate of Irun : fixing the Petard, and shewing the window where it was first entered." KMK. Donostia. Iturria.

San Telmo Museoaren bilduman aurkitzen dugu irudi honen bestaldea, berriz ere Irungo Hondarribia atearen bueltan.

Irun Fontarabia gate

Thomas Lyde HORNBROOK. "Interior of Fontarabia gate of Irun just prior to the entrance of the British Legion." San Telmo Museoa. Donostia.

Baina britainiar honen irudi ederrenak ez dira gerra gertakizunak erakusten dizkigutenak.

Hornbrook. Hernani

Thomas Lyde HORNBROOK."Ernani, from the Astigarraga road." KMK.Donostia. Iturria.

Bukatzeko beste bilduma batean aurki dezakegun irudi zoragarri hau eskaintzen dizuegu.

Hornbrook Bidassoa

Thomas Lyde HORNBROOK. "Fuentarabia from the River Bidassoa." Hondarribiko Udal Artxiboa.

Anima zaitezte "Urgullen magalean. Donostiako estanpak" gure aldi baterako erakusketaz gozatzera.

Thomas Lyde Hornbrook, Britainiar Legio Laguntzaileko irudigile bat.

Thomas Lyde Hornbrook. "San Sabastian from the Convent of St. Francisco". Xehetasuna.