"XIX. mendeko albuma" berritua.

2026/06/24
XIX. mendeko euskal ikonografia bildu eta interesatuari modu eroso, praktiko eta arin batean eskaintzeko jaio zen proiektu digitala da “XIX. mendeko albuma”. Ezohikoa bada ere, 2005ean jaio eta 2013an zabaldu eta berritutako proiektu digital hau martxan dago oraindik emaitza ederrekin. Oraingoan itxura berritu eta bilaketa sistema eraginkorragoekin dakarkigu gure webera.

“XIX. mendeko Albuma” proiektua 2002. urtean “Grabatua mundu digitalean” Symposiuma egin ondoren hasi zen prozesu baten emaitza da. Prozesu horren ondorioetako bat izan zen XIX. mendean ekoiztutako euskal gaien funts ikonografikoak kontsultatzea ahalbidetuko zigun tresna bat egiteak zuen interes handia. Material horiek, aldi berean, Foru Aldundiaren hainbat dokumentu-zentrotan sakabanatuta zeuden, eta material horiek publiko interesdunaren eskura jarri ziren.

XIX. mendeko Albumaren portada 2007

Albumak 2007an zuen itxura.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bost dokumentazio zentroetako irudiak jasotzen ditu "Albumak". Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Untzi Museoa, egun Euskal Itsas Museoa eta Zumalakarregi Museoa. 

XIX. mendeko albuma 2013

 Albumak 2013an jasotako itxura aldaketa.

Egungo berrikuntzaren eredu, bilaketa aurreratuaren balizko hautaketa bat egin dugu: Pasaia eta dorrea erabiliz jasotako emaitza.

Hemen ilustrazio sail honen helburu den Pasaia San Pedroko dorrea.

Odelli. Vue du port de Pasages. Xehetasuna.

M. Odelli. "Vue du port de Pasages". 1850. Xehetasuna. Iturria.

Port du Passage ou entre pres Fontarrabie et St. Sebastien.

"Port du Passage ou entre pres Fontarrabie et St. Sebastien". 1780. Iturria.

Pasaiako portuaren gaineko jurisdikzioa Donostiarena zen. Horregatik, XVI. mendearen lehen erdialdean mendebaldeko itsasertzean dorre bat altxatu zuten defentsa lanetan laguntzearren. Dorrea zirkularra zen eta bertan izan zen, 1805 arte, dorreko erregidorea, sarrerako kanalaren eta badiaren gainean jurisdikzioa zuena. Dorreari erantsirik plataforma bat egokitu zuten, hainbat artilleria-pieza kokatu ahal izatearren, dorrean bertan jartzea posible zen artilleriako ekipamendu apala osatzeko. Lehenengo karlistaldian, 1835ean, eraikinean sute bat izan zen, eta 1867an betiko desagertu zen.

Bacler d'Albe. Entree du port du Passage : a deux lieues de St. Sebastien

Bacler d'Albe. "Entree du port du Passage : a deux lieues de St. Sebastien". 1820. Iturria.

 J. Jacottet. Vue du Pasages.

Jean Jacottet. "Vue du Pasages". 1835.  Iturria.

Eugene de Malbos. "Le Passage : Guipuscoa".

Eugene de Malbos. "Le Passage : Guipuscoa". 1843. Iturria.

Ilustratzaile militar britainiarrak ere jaso zuten dorre hau.

 Henry Wilkinson. "Port of Passages". 1838.

 Henry Wilkinson. "Port of Passages". 1838. Iturria.

Henry Wilkinson. "Passages, lord John Hay's position".

Henry Wilkinson. "Passages, lord John Hay's position". 1838. Iturria. 

Bligh Barker & Sydney Crocker. "Passages". 1839.

Bligh Barker & Sydney Crocker. "Passages". 1839. Iturria.

 Thomas Lyde Hornbrook. "View of Passages, and Fort Hay". 1840.

 Thomas Lyde Hornbrook. "View of Passages, and Fort Hay". 1840. Iturria.

 Gertuagoko egileek ere irudikatu zuten.

Carlos Mugica. [Correría verificada en 8 de Agosto en el rio Pasages, por SS.MM. y A., y demas comitiva]. 1845.

Carlos Mugica. [Correría verificada en 8 de Agosto en el rio Pasages, por SS.MM. y A., y demas comitiva]. 1845. Iturria. 

 Vallejo. "Pasages : vista general del puerto y sus inmediaciones". 1846.

José Vallejo. "Pasages : vista general del puerto y sus inmediaciones". 1846. Iturria.

 Julio Lambla. "Pasages : Guipúzcoa". 1846.

 Julio Lambla. "Pasages : Guipúzcoa". 1846. Iturria.

Blanche Hennebutte Feillet. "Passages : vue prise de Ste. Anne". 1850.

Blanche Hennebutte Feillet. "Passages : vue prise de Ste. Anne". 1850. Iturria.

 George Carpenter. "Pasages : album de Guipúzcoa". 1857.

 George Carpenter. "Pasages : album de Guipúzcoa". 1857. Iturria.

Didier Petit de Meurville. "Passages". 1858.

Didier Petit de Meurville. "Passages 8 juin 1858". Iturria.

Gehiago ere badaude, baina nahikoa deritzogu "XIX. mendeko albuma" berriztatuaren aukerak aurkezteko. Sar zaitezte eta gozatu.