XIX. mendeko eleganteen bilkura

2025/11/26
Asteburu honetan, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren 12. urteurrena ospatu genuen Ormaiztegiko Elegante egunaren baitan

2013tik Zumalakarregi museoak urtez urte XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzen du Ormaiztegiko bainuetxe desagertuaren memoria gogora ekartzeko asmoz, aurtengoa 12. urteurrena izanik.

Bainuetxea

Ormaiztegiko bainuetxea eta trenzubia

Bainuetxea XIX. mendean eraiki zen, Ormaiztegiko hito ekonomiko nagusienetako bat bilakatuz. Geroztik, herriaren egoera soziala eta kulturalak aldaketa ugari jasan zituen. 

Foiletoa

Bainuetxearen foiletoa

Bainuetxeak txokolatea ekarri zuen Ormaiztegira, bertako bezero dirudunek txokolatea hartzeko ohitura baitzuten.

Bezeroak

Ormaiztegiko bainuetxearen bezeroen irudia

Museotik, Ormaiztegiko historian erabakigarria izan den momentu hau erreproduzitu nahi izan dugu bainuetxearen gorengo hamarkadetan Ormaiztegik izan zuen itxura islatuz. Beste behin, XIX. mendeko eleganteek herria girotu dute garai bateko jantziak ipiniz. 

Goizeko irudiak

XIX. mendeko eleganteak Ormaiztegi girotzen

Herria dotore apaintzeko urteroko Garaiko autoen eta txirrinduen erakusketa jarri zuen Garaiko kotxeen elkarteak.

Erakusketa

Garaiko kotxeen eta txirrienduen erakusketa Ormaiztegin

XIX. mendeko eleganteak Zumalakarregi museoko lorategian bildu ginen.

Museoko lorategian

XIX. mendeko eleganteak museoko lorategian

Jarraian, ohikoa den paseoa egin genuen Jun da jo txarangarekin.

Paseoan

XIX. mendeko eleganteak paseoan

Jun da jo txaranga

Beste urte batez, Jun da jo txarangak herria girotu zuen. Irudia: Angel Elorza

Eskola zaharretik igarotzean txarangak girotutako lehenengo dantzaldiaz gozatu genuen.

Taldea dantzatzen

Taldea dantzatzen. Irudia: Angel Elorza

Ondoren bainuetxe zaharreraino joan ginen, trenzubi enblematikoaren azpitik pasatuz.

Trenzubira

Desagertutako bainuetxea zegoen lekurantz trenzubi azpitik pasatuz

Azken edizioetan bezala, Balu, nazioarteko proiekzioa duen tokiko artistak 2021ean egindako graffitiaren aurrean hilezkortu zuen parte-hartzaile taldeak. Egileak XX. mende hasierako bi argazki erreproduzitu ditu. Alde batetik, desagertutako bainuetxearen argazkia eta, bestetik, Ormaiztegiko apapeadero zaharra.

Talde argazkia

Talde argazkia Balu artistaren lanarekin. Irudia: Angel Elorza

XIX. mendeko trenzubiaren azpian dagoen bainuetxe zaharraren ingururaino jarraitu genuen ibilbidea.

Bainuetxe zaharra

Zutik mantentzen den eraikin zatia

Paseoa amaitzen

Paseoa amaitzen

Urtero bezala, Ormaiztegiko eleganteak elkarrekin bazkaldu genuen Harrikalariak gazte asanbladak antolatutako bazkari herrikoian.

Goierri Telebistak Elegante eguneko bazkari herrikoia grabatu zuen

Bazkari herrikoia

Arratsaldean, Zumalakarregi museoak bi jarduera burutu zituen: haurrentzako tailerra eta txokolatea.

Haurrentzako tailerrak XIX. mendeko modara bidaiatu zuen garaiko modako ebakigarrien eta eranskailuen bidez.

Haurrentzako tailerra

Haurrentzako tailerra. Irudia: Angel Elorza

Aurten ere, txokolatadan Ezkurdia ondarea ezagutzeko aukera eskaini zuen museoak Maite Iturberen laguntzarekin (Udanako ogia). Jaxinto Ezkurdiaren errezeta liburua jarraituz, pastak prestatu ziren urteroko txokolatearekin eskaintzeko. Horrela, bainuetxean zerbitzatzen zen txokolatea eta Ezkurdia Fondan egiten eta saltzen ziren pastak dastatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek.

Txokolatea

Txokolatea eta Ezkurdia pastak. Irudia: Angel Elorza

Amaitzeko, Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu.

Taldea