Mutiloa - Ormaiztegi XI. Bide Berde eguna

2020/07/15
Giro aparta Bide berdearen egunean

Larunbatean, uztailaren 11ean, Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berdea Egunaren hamaikagarren edizioa ospatu genuen, Zumalakarregi Museoak antolatua, Ormaiztegiko Udalak, Mutiloako Udalak eta Goitur-ek babestua.

 

ZM_Mutiloa_Ormaiztegi_Bide_Berdea_2020_Aitor_Astobiza_01

Lierniko bidegurutzeko pic-nic gunean elkartu ondoren, Clara Gutierrez-ek gidatu eta dinamizatutako 5 kmko ibilbidea hasi genuen. Landara eta lora ugari ezagutu genituen bidean, baita horien erabilera gastronomikoa ere. 

Mutiloa-Ormaiztegi Bide berde eguna 2020

Barnaolara iristean, bide berdearen ibilbidearen amaieran, Troi bidea izeneko bidezidorretik joan ginen Mutiloara jaisteko. Ibilbidean zehar, inguruan ateratzen zen burdin minerala ateratzearekin, garbitzearekin, biltegiratzearekin eta garraiatzearekin lotutako industria-ondare zabala aurkezten duten informazio-panel ugariak kontsultatzeko aukera ere izan genuen.

Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea 2020. Mutiloako ostatuan

Mutiloko elkarteko sukaldera sartu eta Clara Gutierrezen azalpenak jarraituz sukaldean jarri ginen lanean buru belarri. hasi ginen lanean. Plater ugari eta bikainak prestatu ondoren, mahai atsegin baten inguruan dastatzeko aukera izan genuen.

Mutiloa Ormaiztgei Bide bera 2020. Mutiloako elkartea

Baita errezeta guztiak jasotzeko ere, ondorengo tertulia atseginean.  

Jakiak_BideBerdea2020

Irudian prestatutako jaki batzuk:

1: Txipiroi pudina malba eta jesusen atzaparra, oregano basatiaren loreekin apaindua.

2: Arraultza beteak, sabi hostozuria eta tipula potxatua, malba eta angelika loreekin apaindua.

3: Platano, kakao eta aloe mousse-a lore basatiekin apaindua.

4: Arroz integrala, tipula, piperrak, onddoak, kalabaza, azenarioa, malba, osin eta uztaboa.

5: Entsalada, letxu, kalabazin, azenario eta hainbat lora eta belar basatiekin. Mihilu ozpinez goxatua.

6: Osinak, sagardo eta sarrezeno irin tempuran.

 

Jardueraren bideoa: Youtube-n

Argazki gehiago: Flicker-en

Goierri Irrati Telebistak egindako erreportaia

Mutiloa - Ormaiztegi XI. Bide Berde eguna

Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berdean bildutako lore jangarriak