XIX. mendeko Italiari begiradatxoa
2011/11/10
grabatuak
Zumalakarregi museoaren webgunearen baliabideak erabiliz, oraindik bateratze prozesuan zegoen Italiaren zenbait ikuspegi eskaintzen dizkizuegu
Italia denon ahotan dugun honetan, begira dezagun XIX. mendea.
Italiaren mende hasierako mapa. Iturria.
Italiaren bateratze prozesua ia mende osoan zabaldu zen eta garapen oso gatazkatsua izan zuen.
Austriarren aurkako altxamendua Bolonian, 1848.eko abuztua. Iturria.
Mende erdi aldera, 1860ko hamarkadan, gerturatutako bidaiarien ikuspegi desberdinak jasotzen ditu gure ikonografia bildumak.
Napolin jasotako irudia.
Gizarte desberdintasunak nabarmenak ziren.
Napoliko beste ikuspegia.
Erroman ere irudi bitxiak aurkitzen zituzten bidaiariak.
Nekazariak Erroman. Iturria
Erromesak San Pedron. Iturria
Lehen bezala orain, bide guztiak Erromara doaz.