Zumalakarregi museoa Radio Viajera podcast-en
2026/02/17
Dagoeneko entzungai dago Mikel Alberdi Sagardiari egindako elkarrizketa Donosti City-ko
"De Donosti al cielo, guía de San Sebastián" saioan
Otsailaren hasieran, Carlos Bengoak, Donosti City blogeko sortzaileak, Zumalakarregi museoko arduraduna, Mikel Alberdi Sagardia, elkarrizketatu zuen.
Elkarrizketan, Mikelek hainbat bitxikeria kontatu zituen Tomas Zumalakarregi Imazi buruz, bere anaia Miguel Antoniori buruz, XIX. mendeko egoera politikoez eta Zumalakarregi museoan martxoaren 22ra arte zabalik dagoen "Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakusketaz.

"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" erakusketaren irudia. Angel Elorza
Donosti City blogeko "De Donosti al cielo, guía de San Sebastián" podcastaren parte den elkarrizketa hemen entzun daiteke:


