Zumalakarregi Museoak 30 urte.

2019/12/26
Museoaren 30 urteak ospatzeko beste hainbeste posta txartelek osatutako bilduma argitaratu dugu.

Zumalakarregi Museoak 30 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko gure bilduman gordetzen ditugun 30 piezen irudia jasotzen duten 30 posta-txartel argitaratzea erabaki dugu. Bestaldean, urte hauetan zehar gurekin elkar lanean ibilitako 30 laguni, beste hainbeste testu labur eskatu dizkiegu. Gurekin partekatu zuten proiektuari buruz ala posta-txartelak daraman irudiari buruz hausnartzea eskatu diegu. Museoaren urte hauetako ibilbidea nolabait islatzen duen emaitza blog honetan argitaratzen joango gara, egileek hautatutako hizkuntzan.

posta txartelak

Argitaratzen lehena museoaren zuzendari izandako Karmele Barandiaranek idatzitakoa izango da, ondoko irudia daraman posta txartela.

Vanzeller

Karmele Barandiaran

 

Gure eskerrik beroenak proiektu honetan parte hartu duten museoaren lagun guztiei.

Zumalakarregi Museoak 30 urte.

Posta txartel bilduma