ZumaLAB
MusealiaK
XIX. mendeko albuma
Industria Paisaia
Bloga
Gipuzkoaren hiriburua
“Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean” aldi baterako erakusketan, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuaren erabakitze prozesua aztertzen dugu, izan ere, XIX. mendera arte lurralde honek ez zuen hiriburu zehatzik izan. Espainian sistema liberala indarrean jarri zenean Gipuzkoarrak hiriburu bat izatera behartu zituen. Hara hemen erabaki honen bidea nola hasi zen.
Eraso karlista Behobiari. 1874ko urriak 12.
Bigarren karlistaldian Irun liberalen eskutan egon zen eta karlisten helburu bihurtu zen. 1874ko urrian Behobiako auzoa erasotu zuten eta britainiar eta frantziar prentsak zabal jaso zuen berria. Karlistek arma berri bat probatu zuten eraso honetan: barrikada mugikorra.
Gipuzkoa osatzen.
Zumalakarregi Museoak "Ipuscua" proiekturako aurkeztu duen proposamenean, "Gipuzkoa behin betiko" aldi baterako erakusketan, gure lurraldeak XIX. mendean jasandako aldaketak aztertzen dira. Horien artean bada gutxi ezagutzen den bat, 1805.ean Hondarribia eta, bide batez, Irun eta Lezo Nafarroaren parte izatera pasa zirenekoa.