Familientzako lantegien programaren barruan, Pernan Goñi artista bilbotarrak Karikatura tailerra eskainiko du datorren Irailaren 18an.
Azkeneko urteetako asmoarekin jarraituz, aurtengoan ere 2010-2011ko ikasturteko larunbatetarako lantegiak antolatu ditu Zumalakarregi Museoak. Normalean ekintza hauek arratsaldeko 17.30etatik 19.00etara izango dira, baina lantegi berezi hau lehenxeago hasiko da.
Nork: Pernan Goñi ( bere lanak ezagutzeko klikatu hemen edo hemen).
Gaiak: Karikaturak. Ez da Zumalakarregi Museoak karikaturak lantzen dituen lehen aldia.
Lekua: Iriarte Erdikoa Baserria, Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi).
Noiz: 2010/09/18
Ordua: 17.00etatik 19.00etara
Izen-emateko azken eguna: Irailak 14, asteartea (plaza mugatuak).