Bisita komentatuak

Erreserbarik gabeko bisita komentatuak

Bisita komentatua eskaintzen dugu banaka (talderik ez, 9 pertsona baino gutxiago) eta ez dute zertan aurrez erreserbarik egin behar.

Bisita komentatuak eskaintzen ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan:

Asteartetik larunbatera, biak barne:

  • 11:00etan: gazteleraz
  • 12:30etan: euskaraz
  • 17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.

Igandeetan:

  • 11:00etan: gazteleraz 
  • 12:30etan: euskeraz

 

Bisita komentatuak erreserbarekin

Taldeko bisita batetako eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan. Nahi baduzu jar zaitezke mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatiz edo deitu telefonoz :+34 943 889 900 (ordutegia), ondorengo informazioa azalduz:

  • Familia, lagun taldeei, baita ikastetxe, euskaltegi, elkarte eta hirugarren adineko taldeei zuzenduak (gehienez 9 kide).
  • Eguna eta ordua.
  • Kontaktua.

Bisita bertan behera uztea

Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko aukerarik ez baduzue, arren eskatzen izugu erreserba zerbitzuari lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzula.

Bisita komentatuen tarifak

Bisitak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez  egiteko aukera dago. Tarifak:

  • A, B (hezkuntza taldeak ez ezik) eta C Tarifetako taldeak: 1 € pertsonako
  • Hezkuntza Taldeak:  2,5 € , ostegunetan 1 € pertsonako.