Covid-19 ondorengo harrera gida

Piztu museoa!
Zure bisita gozatzeko jakin behar duzun guztia:

Norbera babesteko ekipamendua (NBE) eraman behar dut museoan?
Bai, helduek eta 6 urtetik gorakoek musukoa erabili beharko dute derrigorrez.

Ze erakusketa bisita daitezke?
Museoko erakusketa iraunkorra.

Aldi baterako erakusketa.

Familian edo lagunekin bisitatu dezaket museoa?
Bai, segurtasun-tarteak (1,5m) eta museoaren edukiera errespetatu beharko dira.

Nola ordaindu dezaket?
Eskudirutan, txartelarekin edo banku-transferentzia bidez. Museoak badu txartel bidezko ordainketa sistema.

Areto guztietara sar naiteke?
Erakusketa-aretoak irekita daude eta norabide bakarreko ibilbidea prestatu da.

Bizikleta, patinetea eta abar museoaren barruan utzi ahal izango ditut?
Ez, osasun-araudiaren arabera, ezin da honelako elementurik utzi museoaren barruan.

Igogailuak erabil ditzaket?
Bai, baina mugikortasun urriko pertsona bazara.

BISITAK, JARDUERAK eta TAILERRAK

Ba al daude bisita gidatuak?
Gure bisitak segurtasun osoz egingo dira, gidariek aurpegiko pantailak erabiliko dituzte bisita gidatuetan eta komentatuetan. Pertsona kopuru mugatuko taldeak izango dira, familia bakarrekoak edo hezkuntza burbuila taldekoak.

Gehienezko pertsona kopurua: 6.

Ba al dago jarduerarik edo tailerrik?
Covid-19 aurrean, segurtasun-irizpideetara eta prebentzio-neurrietara egokitutako bisitak antolatuko dira. Formatu laburrean izango dira, aire zabalean, eta aurretiko hitzorduarekin nahiz modu autonomoan gozatu ahal izango dira.

Zer neurri hartu ditu museoak?
Museoak segurtasun-neurri ugari hartu ditu, bai bisitarientzat, bai lantaldearentzat. Kontsulta ezazu hemen zerrenda osoa.

Ikertzaileen gelan sar naiteke?
Museoko langileek telematikoki erantzungo diete kontsultei. Aurrez eskaera bat egin ezkero, prebiazko txanda bidez presentzialki egin ahal izango da. 

Azken moldaketa: 2021eko uztailaren 30ean.