Erreserbarekin

Taldeko bisita batetako eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan 943 88 99 00 telefonoan edo korreo elektroniko bat bidali mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera, ondorengo informazioarekin:

9 eta 60 pertsona arteko taldeak

Beharrezkoa da taldekideak gutxienez 9 pertsona izatea eta gehienez 60.

  • Museoa edota Ormaiztegiko Trenzubia taldean ezagutzeko, gutxienez 9 pertsonetako eta gehienez 30 pertsonetako taldeak egitea derrigorrezkoa da, beti arduradun baten laguntzarekin. Beraz, bisita antolatzerakoan bisita zenbait azpitaldeetan egingo den zehaztu beharra dago, baita bakoitzarekin arduradun bat etorri behar dela ere.
  • Adibidea: 60 ikasleko talde batek erreserba bakarra egin dezake, baina baserrira edo Interpretazio zentroa bisitatu ahal izateko 30 pertsonetako bi taldeetan banatu beharko da, bakoitza arduradun batekin.

Taldekideen ezaugarriak

Taldekideen baldintza eta beharren arabera, taldeek museoak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk eskatu ditzazke, tailerrak adibidez.

Talde tarifa ere badago, pertsona bakoitzeko 2 €, sarrera eta bisita gidatua barne. Taldeetako irakasle edo arduradunentzat sarrera eta bisita gidatua doakoa da. Tarifak kontsultatu.

Bisita bertan behera uztea

Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko aukerarik ez baduzue, arren eskatzen dizugu erreserba zerbitzuari lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzula.

Informazio gehiagorako

943 88 99 00 telefonora dei dezakezu asteazkenetik igandera 10:00 -14:00 / 16:00 - 19:00.