Covid-19 ondorengo harrera gida

Piztu museoa!
Zure bisita gozatzeko jakin behar duzun guztia:

Zabalik al dago museoa?
Bai, baina, ekainaren 2tik, udako ordutegiarekin, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igandetan: 10:00-14:00.

Norbera babesteko ekipamendua (NBE) eraman behar dut museoan?
Bai, helduek eta 6 urtetik gorakoek musukoa erabili beharko dute derrigorrez.

Ze erakusketa bisita daitezke?
Museoko erakusketa iraunkorra eta “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketa.

Familian edo lagunekin bisitatu dezaket museoa?
Bai, segurtasun-tarteak (2m) eta museoaren edukiera errespetatu beharko dira.

Nola ordaindu dezaket?
Eskudirutan edo banku-transferentzia bidez. Museoak ez du txartel bidezko ordainketa sistemarik.

Areto guztietara sar naiteke?
Erakusketa-aretoak irekita daude eta norabide bakarreko ibilbidea prestatu da.

Kosigna erabil dezaket?
Ez, kontsigna 3. fasetik aurrera egongo da eskuragarri.

Bizikleta, patinetea eta abar museoaren barruan utzi ahal izango ditut?
Ez, osasun-araudiaren arabera, ezin da honelako elementurik utzi museoaren barruan.

Igogailuak erabil ditzaket?
Bai, baina mugikortasun urriko pertsona bazara.


BISITAK, JARDUERAK eta TAILERRAK

Ba al daude bisita gidatuak?
3. fasean hasiko dira berriro. Gure bisitak segurtasun osoz egingo dira, gidariek aurpegiko pantailak erabiliko dituzte bisita gidatuetan eta komentatuetan.

Ba al dago jarduerarik edo tailerrik?
3. fasearekin berraktibatuko dira. Covid-19 aurrean, segurtasun-irizpideetara eta prebentzio-neurrietara egokitutako bisitak antolatuko dira. Formatu laburrean izango dira, aire zabalean, eta aurretiko hitzorduarekin nahiz modu autonomoan gozatu ahal izango dira.

Zer neurri hartu ditu museoak?
Museoak segurtasun-neurri ugari hartu ditu, bai bisitarientzat, bai lantaldearentzat. Kontsulta ezazu hemen zerrenda osoa.

Ikertzaileen gelan sar naiteke?
Ez, aldi baterako itxita egongo da. Hala ere, museoko langileek telematikoki erantzungo diete kontsultei.