"Amerika Erdialdeko Emakumeak" Argazki Erakusketa

"Erdialdeko Amerikako emakumeok: halakoxeak gara, halaxe borrokatzen gara" aldi bateko argazki erakusketa ikusgai izango duzue maiatzaren 2a bitartean

Mundubat GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) antolatutako erakusketa da Amerika Erdialdeko emakumeak "omentzen" dituen argazki erakusketa hau. Laguntzaile izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundia, Ormaiztegiko Udala eta Zumalakarregi Museoa bera. 

Erakusketa honetan, Gutemala, Salvador, Honduras eta Nigaraguan hartutako eszenak daude ikusgai, heuren eskubideen alde lan egiten duten emakumeen indar zein duintasunaren adierazgarri.

Amerika erdialdeko emakumeen aurkako indarkeria handia da, eta heuren eskubideak behin eta berriro urratzen dituzte. Hala ere, emakume horiek ez dira kikiltzen, eta bidegabekeria horien aurka borrokatzen dira. Amerikako erdialdeko emakumeak ez dira biktima pasiboak, matxinatu egiten direlako eta gogor baino gogorrago lan egiten dutelako egoera horri aurre egiteko. Ez dute amore ematen, eta antolatuta daude, patriarkatuaren eta neoliberalismoaren zapalkuntza modu guztiei aurre egiteko.

Argazki Erakusketa. Centroamericanas

Bizitzako arlo guztietan ekintzaileak diren emakumeak dira. Emakume gazteak, adinekoak, nekazariak, hiritarrak, indigenak, industria-sektoreko langileak, heuren erkidegoetako osasun sustatzaileak, enpresariak, zaintzaileak, ikasleak. Emakume horiek, gainera, borroka politikoan parte hartzen dute, feminismotik, gizarte-mugimenduetatik alderdi politikoetatik eta oinarrizko erakundeetatik. Horrez gain, heuren eskariak agenda politikoan kontutan hartu behar dituztela aldarrikatzen dute.

Hain zuzen ere, status quoari bota diote erronka, mundua eraldatzeko duten ametsa egi bihurtu dadin. Elkarrekin dabiltza, lehen ukatzen zizkieten eremuak berreskuratu nahian, erabateko bizitza askea edukitzeko.

Mundubatek, genero berdintasunaren aldeko konpromisoa daukanez, emakume horiek zuzendutako eraldaketa prozesuak sustatzen ditu.

Emakume hauek ez dute amore ematen, eta mundua aldatzeko prest daudee, oraina eta etorkizuna askoz bidezkoagoak izan daitezen eta guztion eskubideak errespetatu daitezen.

ERAKUSKETAREN KATALOGOA IKUSI

ERAKUSKETA IKUSTEKO ORDUTEGIA: 

Asteazkenetik igandera eta jai-egunetan

10.00-14.00 eta 16.00-19.00

Noiz
2012/04/19 10:00 - 2012/05/02 19:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
argazkiak erakusketa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal