"Iriarte Erdikoa: Baserritik museora"

Bisita komentatua + Hitzaldia

"Iriarte Erdikoa: baserritik museora" bisita komentatua + Hitzaldia

 

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien lelopean, Ondarea eraikitzen, "Iriarte Erdikoa: Baserritik museora" jarduera aurkezten dugu. 

ZM. Iriarte Erdikoa

Ibon Telleria, arkitekturako doktorea, eta Josue Susperregi, dendrokronologiako doktorea, izango dira saio honetako hizlariak. Baserriek historian zehar izan duten egokitzeko gaitasun aparta erakutsi dute, garai bakoitzeko baldintza sozioekonomiko eta kulturaletara moldatuz eta aldaketa sakonak jasoz. Eraikin hauen zurezko egiturek aldaketa horien aztarnak gordetzen dituzte, eta dendrokronologiaren bidez, egurretako eraztun urtekarien azterketaren bitartez, baserri baten jatorria eta bere bilakaera historikoa ezagutu daitezke.

Oharrak:
· Doan. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea.
· Euzkaraz
· Trena. Renfe G1 Ormaiztegi
· Bus. Lurraldebus. GO05

Noiz
2025/10/05 - 11:00 - 12:30
Non
Zumalakarregi museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 88 99 00 / 659 43 45 66
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal