Ormaiztegiko trenzubira bisita gidatua
Astearte eta ostegunetan, uztaila eta abuztu osoan.
Aurten, programazio berezia dugu udaran. Uztaila eta abuztu osoan astearte eta ostegunetan bisita gidatuak egingo ditugu trenzubira 11:00-tan.
Ezagutu hemeretzigarren mendeko ingeniaritza lan enblematiko hau, Alexander Lavalley-ek diseinatua, Zumalakarregi Museoak eskaintzen duen bisita gidatuaren bidez.
Prezioa: 1€ bisita gidatua, museoko sarrera 2,5€ (ostegunak doan).
Izena emateko, idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreora edo deitu 943 88 99 00 / 659 43 45 66 zenbakietara.
- Noiz
- 2026/07/02 11:00 - 2026/08/27 12:00
- Non
- Zumalakarregi museoa
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal


