"Soinu ak zeinu ak soinu" Maialen Lujanbio Zugastiren erakusketa proposamena

Zumalakarregi Museoaren "Artxibo praktikak" programarako sortua

"Soinu ak zeinu ak soinu" Zumalakarregi Museoaren "Artxibo praktikak" programarako Maialen Lujanbio Zugastiren erakusketa proposamena

XIX mendean barrena komunikazio moduek izan zuten bilakaera jasotzen da erakusketan: ahozkotasunetik idatzizkora, idatzizkotik telegrafia optikora, gero elektrikaren sarrerara eta sistema bitarrarekin, gaur egungo komunikazio sistemen atarikoetaraino. Erakusketan, hiru lengoaia desberdinek (irudiek, testu zatiek eta ahotsak) elkar osatuz biribiltzen dute kontakizuna.
 
Diziplina ezberdinetako artistei museoko artxiboa irekitzea da “Artxibo praktikak” programaren helburua, bakoitzak bere ikuspegitik azter dezan XIX. mendeko historia. 
Irizar-ek babestutako programa.

 

Noiz
2026/04/23 11:00 - 2026/12/30 14:00
Non
Zumalakarregi museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 88 99 00 / 659 43 45 66
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal