XIX. mendeko eleganteen bilkura
Zumalakarregi museoak 2013an "XIX. mendeko eleganteen bilkura" jarduerari hasiera eman zion Ormaiztegiko bainuetxea desagertuaren memoria gogoraraztea helburu nagusia izanik.
Ekimena parte-hartze prozesu aktiboa da, non herritarrak gonbidatzen ditugun XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Ormaiztegiko bainuetxearen zerbitzuez gozatu zuten pertsonen itxura hartzera janzkeraren bidez.
Jardueran parte hartu nahiko zenuke XIX. mendearen amaieran inspiratutako jantziekin? Jar zaitez gurekin harremanetan eta ekimaren buruzko aholkularitza emango dizugu.
Pasa den 2023an bilkuraren X. urteurrena ospatu genuen.
Aurtengo edizioa azaroaren 23an ospatuko da ohikoa den eleganteen ibilbidearekin. Arratsaldean, museoak txokolate beroa bolatu eta bizkotxoekin eskainiko ditu desagertutako bainuetxean egiten zen modu berean. Aurtengo txokolatadak garaiko Ezkurdia fondan egiten ziren pastak eta pastelak eskainiko ditu, honetara, herriaren ondarea ezagutarazten jarraitzen dugu.
Museoak haurrentzako tailerra ere eskainiko du txokolatearekin batera.
XIX. mendeko trenzubiaren azpian dagoen bainuetxe zaharraren ingururaino jarraitu genuen ibilbidea, ur sulfurosozko iturria kontserbatzen den tokiraino.
- Noiz
- 2024/11/23 - 12:00 - 20:00
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal