2022-2023ko Gabonetako tailerrak ospatu ditugu Museoan

2023/01/10
Ohi bezala, Museoak umeentzako tailerrak antolatu zituen gabonetako goizetan burutzeko asmoz.

Abenduaren 27an lehenengo tailerra ospatu genuen, Bizenta Mogel, euskaraz idazten lehenengo emakumea ezagutuz. Bizentak umeentzako alegiak idatzi zituen. Alegietako pertsonaiak bizitza lezioak irakasten dizkiguten animaliak direnez, tailerrean alegi bat asmatzen aritu ginen bere animali protagonistak margotuz. 

Abenduaren 29an Tomas Zumalakarregik 234 urte beteko zituen. Bere urtebetzetzea aprobetxatuz, bere kataloxa ikonikoa egin genuen kartoia eta akuarelak erabiliz. Gero, haria ipini genion etxeko gabonetako zuhaitzean zintzilikatu ahal izateko.

Urtarrilaren 3an museoan dagoen jostun kutxaren jabea ezagutu genuen. Hura Pankrazia Ollo izan zen, Tomas Zumalakarregiren emaztea. Tailerrean kutxa txiki bat sortu genuen kartoia eta pintura erabiliz.

 

Jakin badakigu Tomas Zumalakarregi txokolate zale amorratua zela. Horregatik museotik txokolatearekin lotura duen tailerren bat antolatzeko asmoz, urtarrilaren 4ean txokolatearekin jolasean aritu ginen gabonetako tailerrei amaiera emanez. 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!