2025ko udalekuak

2025/07/23
Aurten ere, udalekuek udarako eskaintza osatu dute

Gure Hezkuntza proiektuaren helburua XIX. mendea etxeko gaztetxoei hurbiltzea hartzen du helburutzat udaran ere.

Aurten museoko MusealiaK gunean ikusgai ditugun piezei buruz solas egin genuen. Proiektuaren 15. atal honetan karlistaldiak islatzen duten dioramak ipini ditugu. 

MusealiaK espazioan

Haurrak MusealiaK gunean dauden dioramak aztertzen

Museoak bere diorama egitea proposatu zuen haur bakoitzari, bertan XIX. mendea gogorarazten zien zerbait erreproduzitzeko ideiarekin. Horretarako buztina eta museoan zeuden material birziklatuak erabili genituen.

Eskulanak

Eskulanak egiten aritu ginen 

Buztina lehortu bezain laster artelanak margotu genituen.

Egindako eskulanak

Eskulanen emaitzak

Zumalakarregi museoa haurrentzako museoa ere bada. Horregatik, museoak "Haur ibilbidea" du bertako bisita haurrentzat egokituz. 

Horrez gain, irailean Familia tailerrekin bueltatuko gara.

Edozein zalantza izanez gero idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora.