Museoa Familian

Museoa Familian Hezkuntza Programa - Etorri Zumalakarregi Museora Familian!

Zumalakarregi Museoan, familiekiko harremana bultzatu eta sendotzen du jarduera sorta baten bidez. Jarduera horien helburua parte hartzaileek Euskal Herriko XIX. mendeko kulturari eta tradizioei buruzko ezagutzak berenganatzea da eta kultur ondarearekiko sentsibilizazioa sorraraztea. Modu ludikoan eta esperimentazioaren bidez, historia gaurkotasunera ekarriz. Horregatik Zumalakarregi Familian Programa jorratu dugu azken urteetan. 

 Museo en Familia

 

ANTOLATU ZURE FAMILIA BISITA:

Bisitatu Zumalakarregi Museoa, familia foiletoa erabiliz, eta egun pasa egin Goierri eskualdeko baliabide anitzen artean gustokoena aukeratuz.

 

ZM_Familia_foiletoa

· Ormaiztegiko tren-zubia bisitatu

Trenzubia elektrifikatzen

· Txangoa familian. Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berdea ibilbide zirkularra

Familiartean egiteko ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere. Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa: ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta.

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabe gelditu den trenbide azpiegitura da. Bizikleta edo senderismorako errekuperatu den, 4,5 km-ko luzera duen ibilbidea. Barnaola baserritik, Zeraingo meatze barrutiatik eta Mutiloako meatze barrutiatik ateratzen zen burdin mineralaren bilgunea, Ormaiztegiko tren geltokira doana. Bi meatze barrutiatik ateratako materialak inguruko burdinolak hornitzen zituzten eta ibilbide honek mineralak egiten zuen bidea erakusten digu.

· Goierriko gastronomia

· Inguruko baliabide turistikoak

 Zumalakarregi Museoko bisitari txikiak

Museoa Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadi Turismo Familiar" produktu klubari atxikita dago

Euskadiko familia turismoa