2026ko "Gure Ondarea" erakusketa

2026/06/17
Aurten ere, Zumalakarregi museoak San Andres Herri Eskola Publikoarekin burutzen duen Ondare tailerraren emaitza inauguratu du.

Urtero bezala, Zumalakarregi museoak Ondare tailerra burutzen du Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5eko ikasleekin.

Ondare kontzeptua ulertzea konplexua izan daiteke umeentzako, baina ezagutzea ezinbestekoa da, umeak etorkizuneko kultur hezitzaileak, kontsumidoreak edo sortzaileak izango bait dira.

Ondarearen ezagutza gaztetxo hauei luzatzea museoaren Hezkuntza proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat da, gure gizartearen etorkizuna arlo honetan hezitzea museoaren helburu nagusienetako bat izanik.

Hiru saiotan banatu dugu aurten tailerra. Saio bakoitzean gai bat landu dugu.

1.- Zer da ondarea? Bertan, ondarea zer den ikasi genuen.

2.- Zer da erakusketa? Honetan, erakusketa bat zer den eta nola egiten den sakondu genuen.

3.- Azkeneko saioan Gordailua bisitatu genuen saioen bidez ikasi zutena praktikan ikusiz.

Gordailura txangoa

Taldea Irungo Gordailuan

Ondare eta erakusketa kontzeptua ondo barneratzeko, ikasleei eskatzen zaie haien bizitzako ondarea den objektu bat ekartzeko museoan erakusketa bat antolatuz.

 26_ondarea

Ikasleak "Gure Ondarea" erakusketa erakusten museoko gela didaktikoan

Erakusketa honek Ondare tailerraren emaitza jasotzen du Zumalakarregi museoan bertan ikusgai ipiniz. Inaugurazioan ikasleak erakusketaren komisarioak izan ziren eta bakoitzak bere ondarearen hautaketa azaltzeko aukera izan zuten.

inaugurazioa

Inaugurazioaren kartela

Erakusketa hilak 26ra arte bisitagarri egongo da.